Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amets Arzallus

Datu pertsonalak

Izena
Arzallus, Amets
Izen abizen osoak
Arzallus Antia, Amets
Jaiotza
1983 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Kazetaria: Egunkaria, Ekaitza, Gaztetxulo, Euskadi Irratia, Berria, Xirika, Argia...

Datu biografikoak

Biografia
Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea. Donibanen jaio arren, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, oso kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen, eta lagun koadrila txikitatik osatu zuten. Gerora horiei guziei eutsi die, pilotari izan ezik. Hegoaldearekin oso lotua egon arren (jatorrian nahiz bestela), Iparraldekoa sentitzen da. 10 urtetik aurrera ikastera Kanbora joaten zen Seaskaren Kolegiora, eta gero Lizeora Baionara. Orain, 2013ko Txapelketa nagusiko txapeldunak bertsotan eta futbolean segitzen du, bai eta kazetari lanetan.

Argia aldizkariko elkarrizketa egile
Hendaiako bertso-eskolako irakasle
Euskadi irratian kolaboratzaile
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Beasainen, 1992an: Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan taldeka (Itsaso Arzallus eta Sustrai Colina taldekide zituela)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Amazkar saria 1998: finalista
Berritxu saria 1997: finalista
Mattin saria 2000 : 1.
Mattin saria 2000: 1.
Oiartzungo herri mailako bertsolari gazteen txapelketa 1998: finalista
Oiartzungo txapelketa 2000: 1., taldeka
Oiartzungo txapelketa 2003: finalista
Xalto saria 1997: 3
Xalto saria 1998: 1.
Xenpelar saria 2000: 2.

Bertso-paper lehiaketak
Euskadi Irratia bertso-paper lehiaketa 2002: 1.saria
Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1997: 1.saria (14 urtetik beherakoen mailan)
Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: 2. saria (14-18 urte artekoen mailan)
Leioako bertso-paper lehiaketa 1999: 1. saria (17 urte artekoen mailan)
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997: 3. saria (16 urte artekoen mailan)
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1998: 1. saria (16 urte artekoen mailan)


Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006. Argia). Txomin Txueka eta Amets Arzallus
Argitaratutako grabazioak
Herri Urratseko CDan (1996): kantarietako bat zen
Ekoizpen oharrak
Gazte-gaztetatik bertsotarako abilezia harrigarria izan du Ametsek. Nerabe baino ez zela, plazarik ezagunenetan heldutasun handia erakutsi zuen. Eskola zaharraren moldean baina ikuspegi modernotik kantatzen du. Bertsolari bizia da, bizi-bizia, eta Joxe Agirreren bertsokera du maiteen.