<<< Biografien bilaketara bueltatu

BDB - BIOGRAFIAK ATALA: Haitzondo Egitasmoa. Bertsolaritzan ari(tu) diren pertsonen datu basea

Zer da Haitzondo?

Bertsolaritzan inoiz era batera edo bestera partaide diren eta izan diren pertsonen datu-basea da.

Nork kudeatzen du Haitzondo?

Bertsozale Elkarteak. Euskal Herriko Ikerkuntza Sailak bideratuta, Herrialdeetako elkarte bakoitzak bere herrialdean bertsolaritzaren inguruan dabiltzan edo ibili diren pertsonen berri jaso eta datu-base honetan bildu ahal izango du.

Zertarako erabiliko da?

Bertsolaritzaren inguruan dabiltzan pertsonen berri emateko erabiliko da, bi mailatan:

a.      Interneten publiko egingo den informazio orokorra (BDB datu-base honen bidez): Bertsozaleek, bertso-saio antolatzaileek edo hedabideek eskatzen dituzten pertsonei buruzko galderei erantzuteko izango da.

b.      Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez kudeatuko duen informazio biografikoa: bertsolaritzaren ezaugarri eta bilakaerari buruzko ikerketa eta lanak burutu ahal izateko erabiliko da, datu hauen erabilpen duina ziurtatuz.

Zer egin behar duzu zure datuak eguneratu edo zuzendu ahal izateko?

Zure herrialdeko Bertsozale Elkarteko eragilearekin jarri harremanetan eta zure datuen fitxa aldatzeko edo betetzeko modua eskainiko dizu.  Berak emango dizkizu behar dituzun argibide guztia

araba@bertsozale.eus

iparraldea@bertsozale.eus

bizkaia@bertsozale.eus

nafarroa@bertsozale.eus   

gipuzkoa@bertsozale.eus

Nola erantzun behar duzu?

Kontuan har ezazu fitxa berbera beteko duzuela berdin bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile edo beste lanen batean ari zaretenok, eta horrezaz gain, askotan gertatu dela pertsona berak bertsolaritzaren hainbat alorretan parte hartu izana ere.

Galdera guztiak erantzun behar al dira?

Galderaren bat erantzun beharrik ez duzula iruditzen bazaizu, hutsik utz dezakezu.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero...

Jarri zure herrialdeko Bertsozale Elkarteko eragilearekin harremanetan

Bertsozale Elkartetik, fitxa hau betetzen eta eguneratzen egindako ahalegina eskertu nahi dizugu.

Milesker!!