Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Axentxio Etxabe "Axentxio Txanka"

Datu pertsonalak

Izena
Etxabe, Axentxio "Axentxio Txanka"
Izen abizen osoak
Etxabe Lertxundi, Aszensio
Jaiotza
1890 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1961 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ezkongabea. Josefa Lertxundi eta Inazio Mari Galo Etxaberen 4 seme alabetatik gazteena zen. Aita ere bertsolaria zuen, semea baina plazagizonagoa zen, parraldazale amorroatua. Axentxio berriz ez zen plazagizona, taberna eta lagunartean bakarrik egiten zuen.

Idazten ez zekien arren bertso jartzaile aparta omen zen, lagunak bazituen Axentxiok bertsoak idazteko. Anita Ernategi bata, ezkondu arte Txanka baserrian bizi zena; Pello Saikola bertsolari eta lagun handiak ere sarri lagundu zuen; Frantzisko Lertxundi, Errikotxian iloba, Andu baserriko bertsolariak ere idatzi zizkion bere bertsorik.

Bertso sorta asko egindakoa da Axentxio, eta batez ere Donostiako estropadak izaten zituen gai. Estropaden kronika ederrak dira. Hala ere, Arrantzale, Orioko zezena, San Inazio...ere bertsoak jarri izan zizkion.

Axentxio gizon ona, umilla, zuzena eta prestua omen zen, bere buruari hamaika bertso botatakoa da. Babarrun biltzea joan zen batean, bihotzekoak eman eta zendu zen

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Motza, Zulaika eta Ugalde bertsolariak ( Auspoa, 83)
1976/08/22 Orio. Bere ordez Jose Zumeta eta Inazia Pe
Ekoizpen oharrak
Bat-batean oso patxaran kantatzen omen zuen, lagun artean eta tabernan. Ez da guregana heldu bertsorik. Aita horretan gehiago omen zen.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak