Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

John Miles Foley

Datu pertsonalak

Izena
Foley, John Miles
Jaiotza
1947 Estatu Batuak + Estatu Batuak < Ipar Amerika
Heriotza
2012 Estatu Batuak + Estatu Batuak < Ipar Amerika

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Massachusettseko Unibertsitatean doktoratua, ahozko tradizio konparatiboaren alorrean munduko aditu nagusitzat hartua izan da.

Missouriko Unibertsitatean ahozko tradizioen ikerketa zentroa sortu zuen, "Center for Studies in Oral Tradition" delakoa (www.oraltradition.org), eta gaiaren inguruko aldizkari garrantzitsuenetarikoa ere berak sortu zuen, "Oral Tradition Journal". https://journal.oraltradition.org/

Bere ekarpen nagusiena munduko ahozko tradizioen gertakari ezberdinen ikerketa izan zen, tartean bertsolaritzaren ikerketa, eta landa-ikerketa horietan ikusitakoa antzinako testuetan eta internet bidez sortzen ari den ahozkotasun berrian aplikatzea zuen helburu. Gaiaren inguruko 20 liburu idatzi edo editatu ditu eta 160 artikulu baino gehiago idatzi ditu.

2003an Renoko Ikerguneak antolatutako kongresuan izan zuen bertsolaritzarekin lehen harremana eta urte berean Bertsozale Elkarteak antolatutako "Ahozko Inprobisazioa Munduan" jardunaldietan parte hartu zuen. https://www.mintzola.eus/eu/kulturartea/jardunaldiak/ahozko-inprobisazioa-munduan-2003

2005eko Txapelketa Nagusiko finalera gonbidatu zuen Bertsozale Elkarteak eta final horri buruzko artikulua idatzi zuen Oral Tradition Journal aldizkarian. Urte horretan abiatuko zen eta gerora Kulturartea Mapa bihurtuko zen egitasmoan parte hartzeko proposamena ere onartu zuen. https://www.mintzola.eus/eu/kulturartea/mapa

2007an, munduan bertsolaritzaren berri zabaltzeko asmoarekin, Oral Tradition Journal aldizkarian bertsolaritzari buruzko ale berezi bat argitaratu zuen:
https://journal.oraltradition.org/issues/22ii/volume-22-issue-2-basque-special-issue/

2009an Txapelketa Nagusiko finalaren aitzakian berriro etorri zen Euskal Herrira eta Asier Altunaren Bertsolari filmaren grabazioan parte hartu zuen. http://www.txintxua.com/en/films/bertsolari

Bere azken ikerketan Ahozko Tradizioak eta Internet Teknologiek oinarrian duten antzekotasuna aztertzen ari zen, eta hor ere bertsolaritza adibide garrantzitsuenetariko bat bezala ikusten zuen. https://sms.cam.ac.uk/media/1092059

Informazio gehiago Wikipedian: https://en.wikipedia.org/wiki/John_Miles_Foley