Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jone Uria Albizuri

Datu pertsonalak

Izena
Uria Albizuri, Jone
Jaiotza
1990 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Matematikan doktore da eta irakasle gisa lanean ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Guraso euskaldun berriak izanagatik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa.
2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara iritsiz eta gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018an, 2021 eta 2023an. 2021ean eta 2023an, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013, 2017 eta 2022 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.