Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manex Agirre

Datu pertsonalak

Izena
Agirre, Manex
Izen abizen osoak
Agirre Arriolabengoa, Manex
Jaiotza
1982 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Sariketa edo lehiaketa sortzailea
Antolatzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso grabatzailea
Bertso-irratsaiogilea
Doinu sortzailea edo moldatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea izan da
Bertso-irratsaiogilea

Bertsolaria:

Arabako eskolarteko txapelketa: 1999an parte hartzaile; 2000an txapelduna
Euskal Herriko eskolartekoa: 2000an txapeldun-orde
Arabako Bertsolari txapelketa: 2011 eta 2015ean txapelduna; 2002, 2013, 2019, 2022 eta 2024an txapeldunordea; 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009 eta 2017an finalista.
Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa: 2010ean txapelduna Aramaio Taldearekin (Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre eta Xabi Igoa);
2018an txapelduna Ibabeko Bertaren bilobak taldearekin (Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa); 2020an txapelduna Izenbakuek taldearekin (Manex Agirre, Danel Herrarte, Andere Arriolabengoa eta Peru Abarrategi)
Arabako Binakako Txapelketa 2021: Txapelduna Martin Abarrategirekin
EHko Txapelketa Nagusian parte-hartzaile 2013 eta 2022an
Prudentzio Deuna Sariketa: 2000an parte-hartzaile eta 2001ean finalista
Beste zenbait sariketatan parte-hartzaile: Lizardi saria, Osinalde, Bertxoko, Hernandorena

Datu biografikoak

Biografia
Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun eta 2002, 2013, 2019, 2022 eta 2024an txapeldun orde. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartu du (2013 eta 2022an). 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan talde irabazleko kide izan zen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa eta Bertxoko sariketa antolatzailea izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Amaia Kultur zentroan. Arabako bertsolari gazteen txapelketan