Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mirari Azula

Datu pertsonalak

Izena
Azula, Mirari
Izen abizen osoak
Azula Aurrekoetxea, Mirari
Jaiotza
1973 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertsolaria
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Durangon jaio arren hiru urte betetzeko zituela Lekeitiora joan ziren bizitzera aitaren lana zela eta. Erizaintzako ikasketak egin eta enpresako erizain legez egiten du lan. Lekeitioko ikastolan izan zuen bertsoarekin lehen harremana "Natxi"ren eskutiketa gerora Jon Lopategiren ikasle gisa. Bi neba-arreba ditu, eta neba ere bertsotan aritu izan da. Bilbon ikasten ari zela, Santutxuko bertso eskolan jarraitu zuen. Eskolarteko txapelketetan , BBK sariketa zein Bizkaiko txapelketan hainbat aldiz lehiatu ostean 1997 ko Txapelketa Nagusian gai jartzaile taldean egon zen. 1998 ko Araba eta Bizkaiko Txapelketaren inguruan eman zituen lehen pausoak epaile-lanetan. Geroztik hainbat txapelketa eta sariketetan aritu izan da epaile.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan (1986-87?)
Epaile gisa: BBB sariketa (1996?)