Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Paula Amilburu

Datu pertsonalak

Izena
Amilburu, Paula
Izen abizen osoak
Izargarai, Amilburu, Paula
Jaiotza
1994 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Aramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. Bertxoko irratsaioaren esataria izan da. Plazaz plaza dihardu. Bertso udalekuetan begirale, bertso-eskola irakasle eta hezkuntza arautuan ere aritu izan da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2007ko Arabako Eskolartekoan, Aramaioko kultur etxean, eskualdeko bertso-eskolako kideekin: Beñat Burgi, Maria Izaga, Elyem Chej, Antton Karretero, Sabin Arnaburu eta Beñat Zalakain.