Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Patxi Iriart

Datu pertsonalak

Izena
Iriart, Patxi
Izen abizen osoak
Iriart Hiribarren, Patxi
Jaiotza
1988 Hiriburu + Hiriburu < Lapurdi Beherea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Zientzia ekonomikoetan lizentziaduna eta Euskal Herriko Laborantza Ganbaran ari da lanean 2014. urtetik.
11 urterekin Baionako ikastolan ideki zen bertso eskolan hasi zen Karlos Aizpurua erakaslearen gidaritzapean. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu-eskolako lagunekin egindakoa izan zen.
Itsasuko bertso eskolako kide da azken urteetan.
Txapelketari dagokionez eskolartekotan hainbat urtetan aritu izan da eta 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen txapela irabazi zuen. XILABA txapelketan ere parte hartu izan du hainbat alditan eta 2021-ko edizioan finalean kantatu zuen. Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatuko du lehenbizikoz 2022an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Baionan, bertso eskolako lagunekin, Oihana ikastolak antolatu afari batean.