Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Iturriotz "Iturri"

Datu pertsonalak

Izena
Iturriotz, Iñaki "Iturri"
Izen abizen osoak
Iturriotz Zuluaga, Iñaki
Jaiotza
1983 Igorre + Igorre < Arratia-Nerbioi < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Hezkuntza arautuan bertsolaritza klaseak emanez egiten du lan Bizkaiko Bertsozale Elkartean. Komunikazio taldeko kidea ere izan da eta Arratiako bertso eskolako kide eta arduraduna. Horrez gain, bertsotan ere egiten du, batez ere txapelketan.

Datu biografikoak

Biografia
Arratiako Bertso Eskolako kidea. Kazetaritza ikasketak egin ostean, Bizkaiko Bertsozale Elkartean egiten dau behar, hezkuntza arautuko irakasle da. Txapelketako komunikazino taldean parte hartu izan dau. 2012ko Arratiako bertsolari txapelduna eta Bizkaiko txapelketan finalderdietan kantau eban.