Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Datu pertsonalak

Izena
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Izen abizen osoak
Iztueta Kortajarena, Jose Migel
Jaiotza
1926 Lazkao + Lazkao < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1993 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Bat-bateko bertsolari jeniala. Izenondo asko irabazi ditu bertsolari zein bertsozaleengandik. Hitza, gorputz espresioa eta ahots tonu moldaketaren arteko lotura bikain lortzen zuelarik, hiru garaitako zaleen miresmena bereganatu zuen. Umorezko bertsoarekin lotu izan bada ere, sentimenduzko bertsoak dira batik bat jendearen gogoetan geratu direnak.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Legorretan (1942) bedaiotar bat kantu-lagun zuela.

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Egunsentiari
Ispiluari
O baserritxo