Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joseba Santxo

Datu pertsonalak

Izena
Santxo, Joseba
Izen abizen osoak
Santxo Uriarte, Joseba Aingeru
Jaiotza
1962 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Herri-bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ikasketak
Joseba Santxo Uriarte Bilbon jaio zen 1962ko azaroaren 20an, baina gaztetatik Getxon bizi izan da, eta egun ere bertan bizi da. Batxilergora arteko ikasketak Bilbon egin zituen. Ondoren, Industria Delineakuntza ikasi zuen Barakaldon. Gero, letren arlora pasatu zen, eta Euskaltzaindiaren «B» titulua atera zuen Bergarako UNEDen. 1992an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta geroago, graduondoko Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen bertan. Gaur egun, doktoregoa prestatzen dihardu unibertsitate berorretan. Musika arloan solfeoa, korala eta zenbait instrumentu landu ditu: zeharkako txirula, saxofoia, pianoa, gitarra, esku soinua… Emon Behi Bi musika taldean ibili zen. Hizkuntzak ere ikasi ditu, euskara eta gaztelaniaz gain, ingelesa (C1), frantsesa (B1) eta alemana (A2).

Lana
Lanari dagokionez, euskara eskolak eman zituen Uribe Kostako AEKn 11 urtez, gehienbat Algortako Lauaxeta euskaltegian (3269 ordu). Sopelako eta Gorlizko udal-euskaltegietan ere aritu zen euskara irakasten urte pare batez (552 ordu). LABAYRUn ere jardun zuen bizkaierazko eskolak ematen, bai Bilboko euskaltegian euskalduntze-alfabetatze ematen, eta baita Derioko Ikastegian ere, morfojoskera eta dialektologia irakasten hiru urtez (400 ordu). Sei urtez ibili zen bertsolaritza ikasgaia ematen Sopelako, Algortako eta Leioako ikastoletan (Uribe Kostako lehenengo bertso-irakaslea izan zen, bertsolaritza eskolaz kanpoko jarduera moduan eman zuena). Algortako Bertsolari Eskola «ALBE» 18 urtez kudeatu zuen: ikasle hasi zen, gero irakasle eta ostean arduradun. Euskal Filologia ikasten zebilela, Labayruko Etniker taldean sartu eta erredaktore aritu zen urtebetez, Juegos infantiles en Vasconia atlas etnografikoan. Handik ZUBIA argitaletxera pasatu zen, eta 1992tik honainoko guztian hantxe dihardu, eskola-liburuak eta haur- zein gazte-literatura argitaratzen. 1992tik 1995era sortzaile-kolaboratzaile ibili zen bertan; 1995etik 1997ra edizio-laguntzaile; 1997tik 2005era editore; eta 2005tik hona zuzendari karguan dabil.

Bertsogintzan
ALBEn eman zituen lehenengo urratsak 1984an, Trino Azkoitiaren eskutik. Ordutik esan daiteke bertsolaritzan denetariko lanak egin dituela: bat-batean kantatzen ibili da herri eta eskualde mailan, bertso-paperetan ere nabarmendu zen aldi batez (makinatxo bat bertsopaper-sariketa irabazi zuen, besteak beste, Euskaltzaindiaren Xenpelar Saria), gai-jartzaile ere ibilita dago, antolatzaile, aurkezle… baina batez ere bertso-epaile lanean murgildu da azkenaldian.

Bertso-epaile
Makina bat txapelketatan egin du epaile-lana:
• 1993an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 1994an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 1996an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 1998an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2000n Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2001ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 2002an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2004an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2005ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 2009an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 2014an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2016an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2017an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
• 2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
• 2021ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Bizkaiko zein Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketetan ere ibili da epaile, baita bertso-paper lehiaketetan eta bestelako sariketetan ere. Hortik gora, 2017an Euskal Herriko Bertso Epaile Eskola Iraunkorra sortu zuen Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, eta ordutik han segitzen du eragiten, Nerea Bruño eta Martin Aramendirekin batera.

Berbaldiak/ikastaroak
Hona hemen bertsolaritzaren inguruan emandako berbaldi edota ikastaroak:
• 1997an Gai-jartze lana, Donostian.
• 1998an Bertsoa bertso-eskolatik eskolara, Iruñean.
• 2000n Bertso-eskola ereduak, Arrasaten.
• 2001ean Bertsolaritzaren eragina gazte hizkeran, Durangon.
• 2004an Bertsolaritzaren ekarpena hezkuntza arloan, Bilbon.
• 2016an Bertso-epailetza, Getxon.
• 2019an Bertso-epailetza, Bilbon (Mirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxearekin batera).

Lehenengo plaza
Bertsolari gisa Josebak Sopelako pilotalekuan kantatu zuen jendaurrean lehenengoz, Bateginik kanpainaren testuinguruan (1988). Trinok gidatuta joan zen, eta ondoan zenbait ALBEkide izan zituen kantulagun: Josu Amezaga, Nagore Iriondo, Iñaki Benito del Valle eta Edorta España.

Bertso-paper lehiaketak
Hainbat sari irabazi ditu han-hemengo bertso-paper lehiaketetan. Hemen lehenengo saria lortutakoak baino ez ditugu aipatuko:
• 1987an Hernaniko Joxe Legarreta Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 1987an Euskaltzaindiaren Xenpelar Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 1987an Lea-Artibaiko Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 1988an Algortako Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean.
• 1989an Algortako Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean.
• 1991n Leioako Udalaren Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 1992an Oiartzungo On Manuel Lekuona Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 1996an Leioako Udalaren Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.
• 2003an Mungiako Taket Bertso-paper Lehiaketan bizkaierarik onenaren saria.
• 2004an Mungiako Taket Bertso-paper Lehiaketan bizkaierarik onenaren saria.
• 2005ean Mungiako Taket Bertso-paper Lehiaketan 1. saria.

Argitalpenak
Idazle bezala, bertsoak, poemak, kronikak, artikuluak eta itzulpenak argitaratu ditu. Hona hemen argitalpenik garrantzitsuenak:
• 1990 Pausalekua olerkia Deustuko Unibertsitateko Enseiukarrean aldizkarian.
• 1995 Ditxosozko ditxolaria haur-literaturako eleberria.
• 2001 Errima errebeldeak haur-literaturako kontakizun errimatuak (Roald Dahl/ingelesetik itzulia).
• 2003 Frida haurrentzako albuma (Jonah Winter/ingelesetik itzulia).
• 2005 Hutsaren hurrengo narrazio laburra Gau bat Guggenheimen Bilboko Udalaren argitalpenean.
• 2006 Mozarten sekretua haurrentzako albuma (Mikel Valverde/gaztelaniatik itzulia).
• 2014 Jira, Peli eta hirurok haur-literaturako eleberria (Roald Dahl/ingelesetik itzulia).
• 2018 Pello eta Otsoa haur-literaturako kontakizuna (Sergei Prokofiev-Ayesha Rubio/gaztelaniatik).
• 2018 Umi haur-literaturako kontakizuna (Sebastián de la Serna/gaztelaniatik).
• 2018 Tartalo izan nahi zuen laukia haur-literaturako kontakizuna (Violeta Monreal/gaztelaniatik).
• 2018 Pirata izan nahi zuen orbana haur-literaturako kontakizuna (Violeta Monreal/gaztelaniatik).
• 2018 Jainkosa izan nahi zuen hirukia haur-literaturako kontakizuna (Violeta Monreal/gaztelaniatik).
• 2018 Eurigilea haur-literaturako kontakizuna (Gianni Rodari/italieratik).
• 2018 Ipuin hautatuak, aldrebes kontatuak! Haur-literaturako kontakizuna (Gianni Rodari/italieratik)
• 2018 Ako Trod haur literaturako eleberria (Roald Dahl/ingelesetik itzulia).

Bestelako literatur sariak
Literatura arloko beste zenbait sari:
• 1997an Berrigara elkartearen Amodiozko Gutunen Lehiaketan irakurlearen saria.
• 1997an Labayruko Idatz&Mintz Narrazio Lehiaketan 1. saria (bizkaieraz).
• 2015ean Vitoria-Gasteiz Haur Literaturako Itzulpen Lehiaketan 1. saria
• 2018an Getxoko Udalaren Aixe! Saria, literaturan egindako ibilbideagatik.
• 2021ean Barrikako Mikroipuin Lehiaketan 1. saria.