Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Terreros Gartzia "Terre"

Datu pertsonalak

Izena
Terreros Gartzia, Xabier "Terre"
Izen abizen osoak
Terreros Gartzia, Xabier
Jaiotza
1981 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Gizarte Hezkuntzako ikasketak eginak ditu. Bortzirietako Bertso Eskolan ikasi zuen bertsotan eta Lekunberriko Bertso Eskolan ere aritua da. 1997,1998 eta 1999 urteetan Nafarroako Eskolarteko Txapeldun izan zen. 6 aldiz egon da Nafaroako Bertsolari Txapelketako finalean eta 2015. urtean txapeldunorde izan zen. 2008 urteaz geroztik Nafarroako Bertsozale Elkarteko Transmisio sailean dihardu lanean.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lesakako Arrano Elkartean, 1993an.