Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Xabi Igoa
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia

Datu pertsonalak
- Izena
- Igoa, Xabi
- Izen abizen osoak
- Igoa Eriz, Xabier
- Jaiotza
- 1992 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2009, 2011, 2015 (finalista), 2017 (finalista), 2019 (finalista), 2022 (finalista), 2024, 2026.
Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa: 2010 (txapeldun, Aramaioko taldea), 2018 (txapeldun, Aramaioko "Ibabeko Bertaren Ilobak" taldea).
Arabako Eskolarteko Txapelketa: 2004 (txapeldun, idatzizkoan), 2005 (txapeldun, txikien mailan), 2006 (txapeldunorde, txikien mailan), 2008 (txapeldun, handien mailan), 2009 (txapeldunorde, handien mailan), 2010 (txapeldun, handien mailan).
Bertso-eskolako irakasle:
Aramaio (2010-...), Arrasate eta Aretxabaletako bertso-eskolak.
Eragile:
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea: 2018-...
Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna: 2015-...
Datu biografikoak
- Biografia
- Aramaion (Araba) jaio zen 1992ko otsailaren 11n. Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza gradua egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitate honetako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) Profesionalen Prestakuntzako zuzendari eta komunikazio arduraduna da.
Hamabi urte zituelarik (2004) izan zuen lehen igurtzia bertsoarekin, Aramaioko Herri Eskolan Manex Agirrek ematen zuen bertsolaritza programan, eta hala lotu zen Aramaikoko bertso-eskolara. Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen kantatzen jendaurrean, txapeldun izan zelarik hainbat alditan txikien zein handien mailan.
2009an hartu zuen parte lehenengoz Arabako Bertsolari Txapelketan, eta txapelketa horretako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an. Lurralde honetako Kuadrila Arteko Txapelketa, berriz, garailen izan da 2010ean eta 2018an Aramaioko taldearekin.
Aramaio, Arrasate eta Aretxabaletako bertso-eskolaetako irakasle izan da hainbat urtez. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio ardurak izan ditu (2015-...) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako kidea da (2018-...).
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Arabako eskolartekoa
