Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alaia Martin

Datu pertsonalak

Izena
Martin, Alaia
Izen abizen osoak
Martin Etxebeste, Alaia
Jaiotza
1987 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzunen jaioa eta Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da, zinemagintzan espezializatua. Gidoigintzan ibili da telesail eta dokumentaletan eta baita Euskadi Irratiko Zubiak, Barrubiak eta Herritmia saioetan ere. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzungo eta Santutxuko bertso eskoletan ibilitakoa da eta egun lagun arteko eta Ahalduntzeko bertso eskoletan dabil. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011an eta 2019an, eta txapeldunorde 2015ean. 2013ko eta 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio atalean irakasle ibilia da eta Leihoen afasia antzerki-kronika liburuaren egilea, eta Zazpika Aldizkarian zein irratian iritzi emaile ibilitakoa.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Añorgan, Eskolartekoan, Karmele Mitxelena eta Maddi Suarezekin batera.