Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Martin

Datu pertsonalak

Izena
Martin, Jon
Izen abizen osoak
Martin Etxebeste, Jon
Jaiotza
1981 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Psikodidaktikan doktorea da Jon Martin Etxebeste. Xabier Leteri buruzko tesia osatu zuen.
Ikasketaz, Publizitatea eta Harreman Publikoan lizentziatua da eta Haur Hezkuntzan graduatua.
Hizkuntza eta Literaturaren Sailean lanean dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean eta literatura eta nortasuna aztertzen dituen LAIDA ikerketa taldeko parte da. Hezkuntzaile gisa Lehen eta Haur Hezkuntzako irakasle izan da (Angelun, Orereta ikastolan eta Bertsolaritza Hezkuntza Arautua proiektuan). Komunikazi alorrean, gidoilari izan zen Mihiluze programan eta komunikazio teknikari (Errenteria-Oreretako udalean eta Ekogunean). Kazetari gisa jardun du hainbat egunkaritan (Euskaldunon Egunkaria, Berria, Bertsolari aldizkaria...); gaur egun literatur kritikari da El Correo-n. Idazle gisa, bi liburu argitaratu ditu: Ero eta La Habana. Musikari gisa, hainbat talde eta bakarlarirentzat idatzi ditu abestiak (Idoia Asurmendi, Alaitz eta Maider, Lauroba, Nahixan...). Beira taldeko abeslari ere bada eta hiru disko kaleratu ditu: Dena ez denean ezer (2013), Margotu berria (2016), Braillean (2017).
Gazte hasi zen bertsotan eta ibilbide luzea du bertsogintzan. Zenbait txapelketatan (bat-batean nahi idatziz) nabarmendu izan da; lorpenik sonatuena 2003ko Gipuzkoako Txapelketan txapeldunorde geratu izana da. Lau Txapelketa Nagusitan, 2005etik 2017ra, finalerdietaraino ailegatu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, 1994an.