Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ortzi Murua

Datu pertsonalak

Izena
Murua, Ortzi
Izen abizen osoak
Murua Berra, Ortzi
Jaiotza
1995 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azkaindarra, 1995ko maiatzaren 9an sortua, familia bertsozale batean. Hamaika bertso afari entzun ditu lokarturik. Oporretara bidean kopla batzu kantatzen saiatu eta Ikastolara bertso irakaslea etorri zelarik bertso-eskolan hasi nahi zuela erran zion amari, 8 urterekin. Hainbat ostiral arratsalde eman ditu, Hendaiako deabruen artean. Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan, Senpere Larraldean ari da orain, ttikitan zuen segurtasun hura berreskuratu nahian. Urte hauetan, saioak zein udalekuak, Euskal Herri osoko bertsolagunak ezagutzeko parada izan dira. Bigarren aldiz parte hartuko du Xilaban 2014an.