Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jone Uria Albizuri

Datu pertsonalak

Izena
Uria Albizuri, Jone
Jaiotza
1990 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Jone Uria Albizuri, Getxoztarra. 1990eko apirilaren 28an jaio zen. Matematikan lizentziatua, doktoretza burutzen ari da egun Euskal Herriko Unibertsitatean. Guraso euskaldun berriak izanagatik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza klaseetan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan bat-bateko kantuan eta ordutik bertan jarraitzen du, partaide zein eragile gisa. Eskolarteko txapelketatan gaztetxotatik eskarmentatuta, 2008an hartu zuen lehenegoz parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Geroztik, 2010, 2012, 2014 eta 2016an izan da Bizkaiko finalista eta 2009 eta 2013ko Txapelketan Nagusietan finalerditan kantatu du. Txapelketa eta sariketa askotan parte hartu izanaz gain, plazaz plazako jarduna du batez ere gustuko.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Hernandorena, 2007an finalista
Plazatik Gaztetxera, 2008an bigarren
Osinalde, 2009an finalista

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.