Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Izarne Zelaia

Datu pertsonalak

Izena
Zelaia, Izarne
Izen abizen osoak
Zelaia Arratibel, Izarne
Jaiotza
1984 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Nerabe zela hasi zen Hernaniko bertso eskolan. Eskolarteko txapelketan eta pare bat gazte sariketetan parte hartu zuen. 2014ko Bertso Egunean emititu zen "Zergatik Wally?" ikusentzunezkoak bultzatuta, 2015ean parte hartu zuen lehenengoz Gipuzkoako udaberriko fasean. Mikel Laboa, Pello Errota eta Señora sariketetan ere parte hartu du. Urtetan Añorgako bertso eskolan eta Ahalduntze bertso eskolan aritua, gaur egun Epifora bertso eskolako kide da.