Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Teresa Antonia Beobide

Datu pertsonalak

Izena
Beobide, Teresa Antonia
Izen abizen osoak
Beobide Zatarain, Teresa Antonia
Jaiotza
1781 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1856 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Amagoia Piá eta Iago Irixoak:

"Teresa Antonia hori Luis Elola-Olasoren emazte moduan aurkezten da, eta bien izenak Zavalak jasotzen zuen eta 1816an jaio zen Jose Agustin Elola “Agustin Zakarra” delakoaren gurasoak dira.
(...)
1781eko urriaren 15ean bataiatua izan zen, eta heriotza erregistroa 1856-12-27koa dugu. Ezkondu berriz, 1806eko otsailaren 10ean egin zen, aipatutako Luisekin."

1816ean Asteasun egin zen salaketa bati esker jasota gelditu ziren bertsoen egileetariko bat da, lehengo bertsoaren egilea hain zuzen ere:

Versua paratzeko bada motivoa
Juan Bautista Mañaciren ondora dijoa
Gorocenetaco(1) gaztañac itz eguiten balequi,
cer pasatu dan ongui esango luque nosqui.

Iturria: Piá, Amagoia; Irixo, Iago. "Asteasuko emakume bertsolariak XIX. mende hasieran". Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 1-2 zk., 2015, or. 311-316.