Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Germantxa Iñarga-Daubas

Datu pertsonalak

Izena
Iñarga-Daubas, Germantxa
Jaiotza
1933 Ahetze + Ahetze < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Germantxa Iñarga Ahetze Petriñoinian sortua da 1933ko irailaren 29an, 5 haurrideko familia batean. Bertsu eta kantu giroan hazia. Anaia zaharrenak, Xan Peti, anitz kantu xahar badazki eta musikaria da (8 harmonika bazeuzkan). Germantxak ahoko soinua ikasi du bere ber. Tttikitatik, poesia gustukoa du eta maite du kantatzea.

Mattin Trekuren lehengusua da. Aheztar bertsulari famatuaren ama eta Germantxaren aita, anai-arrebak, deituraz Iñarga beraz. Aitatxi Iñarga Beratik etorria zen Ahetzera bizitzera. Deitura honek idazkera liferentak baditu, Inharga eta ere Inhargue frantsesez.

1959an Julien Daubas (1930, Donibane Lohizune)-ekin ezkondu eta hiru haur ukan dituzte. Egon dira hogeita hamar urtez Bidarten. Hor, bikoteak, Jean Espilondo zuberotarrarekin besteak beste, Xinkako euskal kultur elkartea sortu dute 1975an. 1979tik 1981ra, Xinkakok bultzatu gau-eskolan, euskara erakasle da Germantxa, AEK sortu baino lehen beraz.

Bertsu idazten hasi da Bidarteko okintegiko Jean-Pierre Larre baigorriarrak eskatuta. Alabaina honek badaki Germantxa bertsu idazle dela. Geroztik ari izan da bertsu edo kantu moldatzen lagunarteko apairuentzat, izan urtebetetze ala ezkont urtemuga kari, …
Filipe Oyhamburuk Radio France Pays Basque irratian egiten zuen euskal emankizunaren bidez ezagutarazi zuen Germantxa, harmonika joz bukatzen zituela bertsu kantatuak (1985-1986).

Bidarten egon ondoan, Getarian bizi izan da 10 urtez. 2000az geroztik, Donibane Lohizunen da. Segitzen du Getariako Ideki, 3. eta 4. adineko elkartean, ateraldiak eta bidaiak animatzen, artetan bertsu edo kantu bat konposatuz. « Bihotzez » tokiko abesbatzak eman ditu ere Germantxak idatzi kantuak.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Bidarte herriari - Getaria - Getariako Etxaniz xaiaren bisita (2012) - Filipe Oyhamburu (1989) - Gizonaren itsumendua (2015)