Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Agirre Goia

Datu pertsonalak

Izena
Agirre Goia, Unai
Jaiotza
1975 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Sagardoan egiten du lan.
Bertsotan Juanjo Uriarekin hasi zen Langile Ikastolan, hamar bat urterekin. Egun, Hernaniko Bertso Eskolako kide da. Eskolarteko txapelketetan, gazteen txapelketetan eta abarretan ibili izan da, adin horretako bertsolari gehientsuenak bezala.
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu zen eta baita 2007ko, 2011ko eta 2015eko Gipuzkoako txapelketetan ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Langile ikastolan, Juanjo Uria irakasle zela hasia. Horren bueltan lehen plaza Hernaniko Aitor zineman.