Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Pedro Diez De Ulzurrun
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Iruñean jaioa eta beti bertan bizitua. Mediku ikasketak egin zituen Zaragozan, eta horretan aritu zen lanean. Aitona euskalduna zuen, baina gurasoak ez. 13-14 urte zituela ekin zion euskara serio ikasteari. 1958an, Nafarroako Diputazioak eratu zuen "Sección para el fomento del euskara" delakoaren partaide izan zen. Bertan, lan asko egin zituen, besteak beste, gaztetxoentzako euskarazko literatur sarien antolatzaile izan zen bederatzi urtez. 1960tik 1966ra, Nafarroako bertsolari txapelketaren antolatzaile nagusia izan zen. 1967an, "Principe de Viana" euskarazko hilabetekariaren sortzaile izan zen, eta bere zuzendari aritu zen zortzi urtez.