Bertsos - View details   To know more about this section

Guernica [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa

Description

Title
Guernica
Dokumentuan jasotako izenburua
Guernica
Date
1937-00-00
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Mekanografiatua
Physical description
2 orri

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Guernica [Bertsoa]

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Milla ta bederatzireunetan
ogeita amazazpia.
Euzketarrentzat urte belt, illun,
triste ta negargarria.
Auts biurturik utzi zutena
Guernica zoragarria.
Euzko reliki maitatuenak
gordetzen zitun erria.

Pitxirik goxo ta kutunena
zu zinan euskaldunentzat
lur mardul, ona eman bai zendun
arbola santuarentzat.
Pensatu utzez beguiak ¡bai!
ditugu negarrarentzat.
Orra zer sari modu zeukaten
etzai ankerrak zuretzat.

Apirilleko illarekin zan,
ogeita seigarrenean,
Ain justu ere peri eguna
astelen arratzaldean;
Kale-basarri, millaka anai
gizatasun ederrean
Plaza induruan arkitzen ziran
lengo oitura zarrean.

Kanpantorreko azkillak asi
ziran dinbili, danbala
Goiko priztien motor burrunda
entzuna zan bereala
Emakume eta ume gaxoak
gorrizka zeriotela
eriotzari igasi nairik
nora jo etzekitela.

Bertsoz norkesan bomba aien
indar gaiztoko danbarra
Entzuten beintzat osorik utzi
bizi leku bat bakarra
Ta dana zutu zuten garaian
alde guzitik su garra
Errukabeko gixoxoentzat
orra or azken ederra

Bizi ziranak igastesuten
sutegui zatar artatik
Bañan egazkinak tiro ta tiro
eten gabe goietatik...
Kristau gorputak alde baterik
bere buruak besterik...
Odol gorrizko isaso artan
etzan ikusten besterik

Eunka izan ziran etxe jausien
zakarpetan geldituak,
Nork daki zenbat jale gorrian
zearo erdibituak?
Inpernu ontan uzten gaituzte
laguntza gabe galduan
A!... euskaldunen min oñazerik
esdu sentitzen menduak

Millatik gora igari ziran
arnasa utzitakoak
Ez jakin zenbat bizi guriko
eri delditutakoak;
ta oietatik geien geienak
endrezko ta umetxoak
Gerra txar orretan erru gallantik
izango zuten gaxoak

Pluska dituste gure erri polit
apain eta maitekorrak
pluska dituzte basarri txuri
gure kabi on, xamurrak
ta zirtzidurik kaletan utzi
Ooo... euskaldunen ezurrak
Alemanitik gau tzikitzera
etorritako maltzurrak

Basati gaiztoak odoltzaleak
atzerritatk ekarten
tokirik zoragarrienari
Txikitu ta su ematen...
Auta egindako gure Guernica
antzika nago esaten...
Franco ta bere laguntzalleak
sein biotz ona daukaten

España aundi bat egin asmotan
gerra txar ortan asiak
Ta bere erririk ederren aiek
zeuen aginduz autziak
Denbora juan da gero damutzen
zeraten pekatariak
Zer grinatako jaunak zeraten
badaki mundu guziak

Ikuzi zuten berdin-gabeko
Pekatua zeukatela
Ikuzi zuten ainbat kristau on
odolustu zitustela
Ikusi suten mundua kontra
jeikiko zitzaietela
Eta orduan zabaldu zuten
gorriak erre zutela

Bere tokian erne ta zintza
ortxen dago euskalduna
Berak baitaki zein ederra dan
barrengo garbitasuna
Itxaron jaunak, itxaron lasai,
iritxiko da eguna,
goiko Jaunaren aurrean kontu
eman bearkodaguna.

Ezta ez alperrikako izan
or ixuri dan odola
Pentza oraindik emaitz ederrak ematekotan dagola
euskal gogoa arnez eta indarrez
ezin il leike inola
Guernica erre zetan baña
zutirik dago arbola

Guernica [Bertsoa]

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mila ta bederatzirehunetan
hogeita hamazazpia.
Eusketarrentzat urte beltz, ilun,
triste ta negargarria.
Hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria.
Eusko reliki maitatuenak
gordetzen zitun herria.

Pitxirik goxo ta kutunena
zu zinan euskaldunentzat
lur mardul, ona eman bai zendun
arbola santuarentzat.
Pensatu hutsez begiak ¡bai!
ditugu negarrarentzat.
Horra zer sari modu zeukaten
etsai ankerrak zuretzat.

Apirileko ilarekin zan,
hogeita seigarrenean,
Hain justu ere peri eguna
astelehen arratsaldean;
Kale-basarri, milaka anai
gizatasun ederrean
Plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.

Kanpantorreko azkilak hasi
ziran dinbili, danbala
Goiko piztien motor burrunda
entzuna zan berehala
Emakume eta ume gaixoak
gorrizka zeriotela
heriotzari ihesi nahirik
nora jo ez zekitela.

Bertsoz nork esan bonba haien
indar gaiztoko danbarra
Entzuten behintzat osorik utzi
bizi leku bat bakarra
Ta dana sutu zuten garaian
alde guzitik su garra
Errukabeko gixaxoentzat
horra hor azken ederra

Bizi ziranak iheste zuten
sutegi zatar hartatik
Bainan hegazkinak tiro ta tiro
eten gabe goietatik...
Kristau gorputzak alde baterik
bere buruak besterik...
Odol gorrizko itsaso hartan
ez zan ikusten besterik

Ehunka izan ziran etxe jausien
zakarpetan geldituak,
Nork daki zenbat kale gorrian
zeharo erdibituak?
Inpernu hontan uzten gaituzte
laguntza gabe galduan
A!... euskaldunen min oinazerik
ez du sentitzen menduak

Milatik gora igari ziran
arnasa utzitakoak
Ez jakin zenbat bizi guriko
eri eelditutakoak;
ta hoietatik gehien gehienak
andrezko ta umetxoak
Gerra txar horretan erru galantik
izango zuten gaixoak

Pluska dituzte gure herri polit
apain eta maitekorrak
pluska dituzte basarri txuri
gure kabi on, xamurrak
ta zirtzidurik kaletan utzi
Ooo... euskaldunen hezurrak
Alemanitik geu txikitzera
etorritako maltzurrak

Basati gaiztoak odoltzaleak
atzerritatik ekarten
tokirik zoragarrienari
Txikitu ta su ematen...
Hauta egindako gure Guernica
antzika nago esaten...
Franco ta bere laguntzaleak
zein bihotz ona daukaten

España haundi bat egin asmotan
gerra txar hortan hasiak
Ta bere herririk ederren haiek
zeuen aginduz hautsiak
Denbora juan da gero damutzen
zeraten pekatariak
Zer grinatako jaunak zeraten
badaki mundu guziak

Ikuzi zuten berdin-gabeko
Pekatua zeukatela
Ikuzi zuten hainbat kristau on
odolustu zituztela
Ikusi zuten mundua kontra
jeikiko zitzaietela
Eta orduan zabaldu zuten
gorriak erre zutela

Bere tokian erne ta zintza
hortxen dago euskalduna
Berak baitaki zein ederra dan
barrengo garbitasuna
Itxaron jaunak, itxaron lasai,
iritsiko da eguna,
goiko Jaunaren aurrean kontu
eman beharko duguna.

Ezta ez alperrikako izan
hor ixuri dan odola
Pentsa oraindik emaitz ederrak ematekotan dagola
euskal gogoa armez eta indarrez
ezin hil leike inola
Gernika erre zuten baina
zutirik dago arbola

Guernica [Bertsoa]

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Error 0x2