Webguneari buruz
Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin garatu dugu webgune hau Bertsozale Elkartetik, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Ikerketa Taldearekin batera. Hainbat berrikuntza ditu webgune honek:
Bertsotarako Arbel Digitala:
Bertsoak idazterakoan laguntza eskaintzen duen programa da. Bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna da hau, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerkuntza taldeak Bertsozale Elkartearekin elkarlanean sortutakoa. Manex Agirrezabal ikerlaria izan da proiektu honen garatzaile nagusia, IXA Taldearen laguntzarekin. Eta arbel digitalaren osagarri, bertsotan ari direnentzat edo bertsolaritzaz jakin nahi dutenentzat interneten dauden hainbat baliabide eskura jarri dira Tresnak atalean.
Etorkizunean ere bertsolaritzaren inguruko ikerketak eta garapenak egiten jarraitzeo elkarlanean jarraituko dugulakoan, Bertsozale Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio IXA Taldekoei egin duten lan ederrarengatik.
Mapak:
Bertsozale Elkarteak garatu eta elikatutako datu-baseei esker, Euskal Herri osoan zehar dauden bertso-eskolen berri eman eta bertsolaritzaren egoeraren argazkia erakusten duten mapak sortu dira. Bertsolaritzaren transmisioan, geroratzean, lagundu nahi dute, Euskal Herri osoko eragileen esku baliagarri izango dituzten datu interesgarriak jarriz.
- Bertso eskolen Mapa: Bertso eskola bat bilatu eta harremanetan jarri nahi denarentzat egin da
- Bertsolaritzaren Mapa: Bertsolaritza sustatzen ari diren bertso eskoletako kideek eta herrietako eragileek erabiltzeko garatu da, euren herriko edo bailarako egoeraren irakurketak egin ahal izateko, eta non eragin jakiteko. Herriz herri, bertsolaritzaren egoera zein den aztertzeko datuak eskaintzen ditu mapa honek.
Mapa hauek Bertsolaritzaren Datu-Basea dute oinarri. Erreminta hau bertsolaritzaz gain beste kultur jarduera batzuen egoeren berri emateko ere oinarri teknologiko egokia izan daitekeela uste dugu. Bertsozale Elkarteak urte luzez garatutako teknologia hau kulturgintza mailan interesa izan dezaketen eragile guztiei eskaini nahi die.
Bertsotarako arbel digitala
Bertsoak jartzerakoan ordenagailuak laguntzea: horra "arbela digitala". Bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna duzu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerkuntza taldeak Bertsozale Elkartearekin elkarlanean sortutakoa.
Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna honek; laburbilduz, hauek lirateke garrantzitsuenak:
- Errima-bilatzailea: hitz bat edo hitz-bukaera bat emanda (aukeran), hitz edo hitz-bukaera horrekin errima egiten duten hitzak itzultzen ditu. Silaba kopurua finkatzeko aukera dauka.
- Neurri-markatzailea: neurri bat aukeratuta (adibidez, hamarreko txikia), bertsoa neurri horretan idazteko bete beharreko murriztapenak erakusten ditu: lerro bakoitzak izan beharreko silaba kopurua, eta zein lerrok errimatu behar duten.
- Neurri-egiaztatzailea: neurri bat aukeratu ondoren, eta betiere bertsoa idatzitakoan, neurriari dagozkion murriztapenak betetzen diren ala ez egiaztatuko du; alegia, lerro bakoitzeko silaba-kopurua neurriari dagokionarekin bat ote datorren, eta errimatu beharreko lerroek ea errimatzen duten.
- Sinonimo-bilatzailea: hitz bat emanda, emandako hitzaren sinonimoak itzultzen ditu.
Gure nahia tresna hau Euskal Herriko hainbat etxetan eta bertso eskolatan erabilia izatea da, eta bertsotan egiten ikasten ari direnei edo bertsoa osatzeko arazoak dituztenei laguntza eskaintzea. Horregatik, tresna erabilerraz eta intuitiboa egiten saiatu gara, ordenagailuak erabiltzen iaioa ez den edonorentzat ere erabilgarria izan dadin.
IXA taldearen laguntzarekin, Manex Agirrezabal izan da proiektu honen garatzaile nagusia.
Ohar edo hobetu beharreko zerbait ikusiz gero idatzi mesedez helbide honetara: ixa.arbeldigitala[a bildua]ehu.es
Bertso eskolen mapa
Herriz-herri, bertso eskolak non dauden bistaratzen duen mapa duzu hau.
Bertso eskola bakoitzaren berrijakingo duzu bertan: zenbat talde eta partaide dituen (adinka), nor diren irakasle/arduradunak, emakume-gizonen kopuruak, euren webgunea eta harremanetarako bideak zein diren.
Azken urteotan bertso eskolek izan duten bilakaera aztertzeko datuak ere jaitsi ditzakezu bertatik; eskualde mailan zein herrialde mailan bertso-eskolen egoera zein den irakurketak egiteko baliagarri izango dena.
Bertsozale Elkarteak osatutako webgunea da, bertso eskolek emandako datuei esker.
*Zure bertso eskolaren datuak zuzendu/emateko, jarri gurekin harremanetan: hezkuntza[a bildua]bertsozale.eus
Bertsolaritzaren mapa
Herriz herri, bertsolaritzaren egoera zein den aztertzeko datuak eskaintzen dizkizu mapa honek. Herri bakoitzean bertsolaritza zein esparrutan zabaldua dagoen ikusiko duzu hala: ikastetxetan bertsolaritza lantzen den (hainbat daturekin), bertso eskolarik baden (datuz osaturik), urtean zer plaza dauden herri horretan (bertso saio horien datuekin) eta herri horretako eragileak zein diren (norbanakoak) bistaratuko dizu.
Herri, bailara zein herrialde mailako egoeraren irakurketak egiten laguntzeko tresna da, gure ekimenak norantz bideratu hausnartzen laguntzeko oinarria.
Zure bertso eskolari edo zure inguruan bertsolaritzak duen egoerari buruzko datu zehatzagoak behar badituzu, jarri gurekin harremanetan: hezkuntza[a bildua]bertsozale.eus