Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa (1. 2010. Plentzia)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Lugar
Plentzia
Fecha comienzo
2010-09-25
Fecha final
2010-09-25
Extensión
Plentzia

Descripción

Oinarriak
1. Txapelketea taldeka egiten da (gehienez be 3 kide, 16 urtetik gorakoak).
2. Izena emoteko azken eguna irailaren 15a izango da. Taldearen izena, telefonoa eta helbide elektronikoa emon behar dira.
3. Taldekide bakotxak 5€ pagau beharko dau izena emotean, inskripzino gisa. Bazkarirako, 13€ pertsonako.
4. Izenaz gan, taldeek zenbaki bana izango dabe: 1. taldea 2. taldea, etab.
5. Txapelketeak bi saio ditu: eguerdian Kanporaketak eta arratsaldean finalak.
6.Txapelketan, bertsoei jagokezan esaerak zerrenda ofizialean agertzen dan modu berean (hitzez hitz) esan beharko dira ontzat emoteko. Txapelketa egunean ezin izango da zerrenda eskuan izan.
7. Esaerea asmetako bertso bat kantauko jako jagokon taldeari, bertsoan esaerea asmetako hainbat zantzu agertuko dalarik. Bertsoa, gehienez, birritan kantauko da eta hortik aurrera taldeak minutu bat izango dau erantzuna emoteko taldeko bozeroailearen bidez (beti persona bera). Erantzun bakarra onartuko da taldeko.
8.Talde bakotxak, gitxienez, bertso bi entzungo ditu (hau da, esaera bi asmau ahal izango ditu). Bere txandan asmetan dauen esaera bakotxeko, taldeak puntu bi eskuratuko ditu.
9. Esaerea asmau ezean, beste taldeek erreboterako aukerea izango dabe. Bertsoa barriro kantau, eta taldeen ordena errespetauko da. Errebotean asmetan dauen taldeak puntu bat irabaziko dau.
10. Goizeko ibilbide bakotxean puntu gehien batzen dauen taldea finalera joango da; arratsaldean puntu gehien lortzen dauena irabazlea izango da.
11. Kanporaketetan zein finalean bardinketea balego, bertso bana kantauko jake taldeei, batek besteek baino puntu gehiago lortu arte.
12. Esaera Zaharral Plentzian-ek honako oinarriak aldatzeko eskubidea dauka, antolaketa arazorik izan ezkero.
13. Epaimahaia izango da txapelketea gidatzeko; Esaera Zaharrak Plentzian-ek erabagiko dau zenbatek eta nortzuk osotuko daben.
14. Txapelketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean. Halan da be, beti izango da kexatzeko eskubidea.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas