Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsomovieda! (1. 2012. Beasain)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Beasain
Fecha comienzo
2012-02-01
Fecha final
2012-04-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-03-24
Sitio web
http://www.bertsomovieda.com/

Participantes

Organizadores
Arrano Kultur Elkartea. Beasain
Responsables
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Sarriegi, Aitor

Descripción

Saritutako lana
2012ko apirilaren 16an, bertsomovieda! lehiaketako antolatzaileek aukeratutako epaimahaiak oinarrietan adierazitako sariak era honetan banatzea erabaki du:

900 €ko SARI NAGUSIA: Edibana, “Bertso Road Movie” eta “Urpeko Bertsoak” lanei

Epaimahaiak bi lanen kalitate altua eta orijinaltasuna azpimaratu nahi izan ditu, eta elkarren oso lan ezberdinak izanik, azkenean saria erdibana egitea erabaki du (lan bakoitzaren egileei 450na €).

Bertsorik onenak dituen bertsomovie-ari: “Intxaur ondotik intxaurpera” lanari

Sari honekin bideoko hiru bertsoek auzoaren izaera, garai bateko intxaurrondoaren figuratik abiatu eta gaur egungo bilguneetara egoki eta txukun isladatzea saritu nahi izan du epaimahaiak. 300 €ko saria jasoko dute.

Horrez gain, atzo esan genuen bezala, Publikoaren saria “Bertso Road Movie” lanarentzat izan da, 523 bozka jaso ondoren. Lanaren egileek
jasoko duten saria, Ataungo Urbitarte Sagardotegian 15 lagunentzat otordua izango da. On dagizuela!

Sari-banaketa Beasaingo Igartza Jauregian izango da, datorren ostiralean, apirilak 20, iluntzeko 19:00etan hasita.

Zorionak sarituei eta gure eskerri beroenak parte hartu duzuen guztioi. Hurrengoan izango da!

Bukatu da publikoaren saria erabakiko duen bozketaren epea. Bozka asko eta asko jaso ditugu eta beste ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuegu bozketan parte hartu duzuenoi, baita era batean edo bestean sare sozialetan edo bestelako inguruetan bertsomovieda lehiaketa zabaldu duzuenoi ere, eta zer esanik ez lehen edizio honetako 26 bertsomovieak bidali dizkiguzuenoi. Mila esker bene-benetan antolakuntzaren izenean.

Gauzak horrela, Bertso Road Movie izan da bozkatuena 523 bozkarekin. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren Ilunpeko ortzadarra eta Haur lapurtuak. Zorionak guztiei!

450€an baloratutako saria zein izango den bihar emango dugu argitara, gainerako sarituen izenarekin batera eta datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dira sariak iluntzeko 19:00etan.
Oinarriak
I bertsomovieda lehiaketa
Beasain 2012
Oinarriak


1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

2.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

3.- bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

4.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.

5.- Bidaltzeko bi modu egongo dira:

? Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) bideoa igota

?Bideoa igo ondoren, email bat idatzi behar da bertsomovieda@gmail.com helbidera, bideoaren izenburua, taldearen edo egilearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa jarrita.
? Bideo honek, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segunduko iraupenarekin.

? Bideoa nahi den euskarrian ondorengo helbidera bidalita:

bertsomovieda
Arrano Kultur Elkartea
Kale Nagusia 12
20200 Beasain

? Helbide honetara bideoa bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: bideoaren izenburua, taldearen edo egilearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
? Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du.

6.- Saritze sistema:
Sari desberdinak egongo dira:

? Epaimahaiaren saria (900€): Epaimahaiak gustukoen duen lana aukeratuko du
? Bertso onenen saria (300€): Epaimahaiaren iritziz bertso maila onena duen bertsomovieari saria emango zaio, beti ere bertsomovie bezala kontuan hartzeko baldintzak betetzen baditu (bertsoa eta bideoa uztartzea)
? Ikusleen saria (450€ inguruan baloratutako saria, webgunean zehaztua): webgunean bozka gehien biltzen dituen bideoarentzat izango da saria.

7.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2012ko otsailaren 1etik 2012ko martxoaren 24ra.
Webgunean bozkatzeko epea: 2012ko martxoaren 28tik 2012ko apirilaren 15era

8.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2012ko apirilaren 20an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

9.- bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

10.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

11.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, partehartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lizkieke.

Antolatzailea: Arrano kultur Elkartea.

Babeslea: Beasaingo udala.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas