Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Inprobisazio Txapelketa Nagusia (1. 2012. Donostia)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Lugar
Donostia
Fecha comienzo
2012-08-03
Fecha final
2012-08-04
Sitio web
http://www.arteleku.net/laboratorios/audiolab/inprobisazio-txapelketa-nagusia-1
Ver 1811_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Audio-Lab. Arteleku

Descripción

Oinarriak
Edozein joeratako musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, idazle, artista edo pertsonak parte har dezake.

Partehartzaileek bertsolari txapelketen moldean oinarritutako ariketa batzuk gauzatu beharko dituzte:

-Binaka ofizioka (zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute).

-Banaka puntua emanda (antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak hari horri jarraituz inprobisatu beharko du).

-Hirunaka puntuka (gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko inprobisazioa).

-Kartzelako gaia (denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko).

Partehartzaileek erabiliko dituzten instrumentuak, doinuak, estiloak eta abar libreak dira.

Epaimahaia: gaian adituak diren lau pertsonek osatuko dute epaimahaia.

Lekua: Artelekun, Kristobaldegi 14 kalea, Loiola auzoa, Donostia.

Noiz:
Abuztuaren 3-a, Ostirala, 16.00tan Kanporaketak.
Abuztuaren 4-a , Larunbata 17.00tan, Final Haundia.

Izen-ematea: izen-emate epea Abuztuaren 2-an amaituko da.

audiolab.arteleku@gmail.com

Partehartzaileek izen abizenak eta erabiliko duten instrumentua adierazi behar dute izen

ematerakoan. Mikrofono, elektrizitate eta bestelako behar teknikoak prestatu ahal izateko.

Norberak bere instrumentua edo erabiliko duena eraman behar du txapelketa egunean.

Antolatzaileek mikrofonia eta soinu ekipoa jarriko dituzte.

Sariak: Txapela eta Juanjo Aranguren eskultoreak egindako garaikurra.

ekitaldia-evento: AMMMRB#III y AUDIOLAB | audio-lab.org
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas