Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Lore Jokoak (5. 1855. Urruña) Idatzizkoa

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Urruña
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Saritutako lana
Lehen saria: Leon Elissamburu: Emazte edalea.
Oinarriak
Gaia: Emazte edalea
Historia
(...) "1855eko urriaren 27an Goyetche, Urruñako apezak, osasuna dela eta buru lanik ez zaiola komeni aitzakiaz, eta epaia kontzientziaz emateko gai ez delako sentitzen, epai mahaitik kanpo gelditzea erabakitzen du.

Duvoisinek Abbadiari zuzendu gutunean, dio, Goyhetchek epai-mahaiko izateari uko egitea Dorbe izenpean zinatzen duelako izan litekeela, eta argi dagoela, iturri onetik jakin baitu, Léon Dajas eta Laurent Daguerre izenpean iritsitako bertsoak Hiribarrenenak direla. Makina bertso-koadernoren jabea dela Bardozeko apeza, baina lan edo bederen berrikustearen faltan daudela, manque de travail ou au moins de révision.

Gaia emazte edalea zen, eta irabazlea Leon Elissamburu gertatu zen. Leon Ortzaizen jaioa 1816an, guarda, pelotari eta olerkari Jean Haritschelharren hitzetan, XIX. mendeko idazle hoberentsuenetarikoen, Jean-Baptisteren anaia, gutxienez zazpi kanturen egilea, eta 1855eko irabazlea, Saratarra naizela orok badakite airean kantatu ziren zortzi bertsorekin, 1861ean hilen da .

Duvoisinek eman zion ohi bezala Abbadiari aurkeztu koplen berri xehe eta zehatza, hala nola bere iritzi zorrotzak bakoitzari buruz, le Messager-en agertu zena. L. Elissambururi buruz zioen, bertso erraz eta zuzena zuela, molde onekoa eta hizkuntzaren kultura, une versification facile et correcte, une facture qui sent la bonne manière et une certaine culture de la langue.

Koplarien bertsoek gai jakina izan zuten bezala, bapateko bertsolariek gai librean aritu ziren urte horretan. Eta 1855eko azaroaren 19koa dugu Jean Oxaldek Abbadiari zuzendutako gutun benetan hunkigarria, bertan ikusten baita zein egoera behartsuan bizi ziren zenbait koplari. Hona hemen dioena:

"... Hamar haurren burhaso kausitzen niz eta bizia kario. Ez dut erresurtzarik nere apointamendua beizik eta prima horren berririk ez dut jakin gan den igandean grefierak publikatu artino eta orai ere ez dakit zertaz den sujeta kanten emateko. Jakin banu entseatuko nintzan gisa hartarat. Huna konposatu tut hogoi persu presaka esperantzan zuk othoi ungi hartuko dautazula, zeren zure karitatea gisa hortakoa delakotz eta esperantza dut impresizione handi bat eginen dutela jenden artean baldin deliberatzen baduzu edo pena hartzen hoien inprimatzeko. Neronek ez dut moienik inprimarari pagatzeko eta nola nik egin banintza jendek phentsa lezakete nik gezurrez eginak direla eta hainitz nezesari direla iduritzen zaut zonbeit arimen beiratzeko alde hotan.

Beraz finitzen dut. Zure borondate onari begira gelditzen naiz. Ez dut aski goizik jakin premisionearen galdatzeko horrat ethortzeko. Baldin izaiten baduzu nezesarioki sujetik zure zerbitzuko naiz ene bizi guzian eta desiratzen dautzut bizitza luze bat jainkoari konbeni bazaio osasun on batekin.

Jean Oxalde, preposé des douannes, le 19 Novembre 1855. A Mendionde."

Ez zuen ukan, ordea, arrakasta handirik Oxalderen eskaerak eta 1868a arte ez du irabaziko lehen saririk, interesgarria da, dena den, bere bizitzaz Oxobik moldatu liburuttoa."

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422

Estructura

Campeón/a
Elizanburu, Leon
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas