Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Lore Jokoak (8. 1858. Urruña) Idatzizkoa

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Urruña
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Saritutako lana
Lehen saria: Joan Batista Elizanburu. "Tan tan tan" (kadira dantza)
Historia
"Benetan interesgarriak gertatzen dira ere epaileen arteko gutunak. Horrela Inchauspe kalonjeak Duvoisin kapitainari 1858ko irailaren 2an idatzitakoan nabari da iristen zitzaizkien bertsuetan esku sartzeko jaidura hobetu beharrez edo, honek ez omen zuen eta idazlanen meritua aldatzen. Ez hori bakarrik, Duvoisin berak egindako artikuluan Le Courrier-en honakoxea irakur daiteke, beraxek Gasteluberri ezizenez idatzitakoaz:

"Chêne et laurier est une composition lyrique qui contient des beautés du premier ordre, mais dont l´exécution exige une douzaine de chanteurs et tout un orchestre; plus de ressources qu´on n´en peut trouver dans le pays. Une des conditions exigées des concurrents est que la chanson soit composée sur un air connu; cette pièce a manqué à cette condition. Nous ne voulons pas cependant qu´elle soit considérée comme rigoureuse; elle pourrait devenir une entrave à l´essor du génie. les paroles et la musique de nos anciennes poésies ont jailli en même temps du cerveau et du coeur de nos bardes. Si l´inspiration est heureuse, qui oserait faire un reproche aux poètes de nos jours d´avoir marché sur les traces de leurs devanciers et réuni leur doble mérite?"

Noski, Erramuak Enperadorearen familia eta haritzak Euskal Herria irudikatzen zuten, enperadorearen ezkontza zela eta, hots, Napoleon IIIa Eugenia de Montijorekin ezkontzaz (1853) eta elkarrekin ukan printzeaz (1856).

Hogeita hemezortzi lan aurkeztu ziren. Gaia librea izateak ere izan zuen ondoriorik, eta lehen sariaren irabazlea azkenean, Intxausperen arabera, Jean Baptiste Elissamburu izan zen, "Tan tan tan" (kadira dantza), lanaren ohoretan egin kantagatik "Bero deno burdina jo" airean. Jean Baptiste Elissambururen heriotzaren mendeurrenean Saran egin zen biltzarrean bere obraren azterketa berria burutu zen eta balioa berrikusi zuten ikerlari euskaltzale zenbaitek. Bertara jo dezake detaile gehiagotan interesatuak."

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas