Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsolantegia (2. 2008. Eibar)

Información

Tipo de actuación
Jardunaldia
Fecha comienzo
2008-07-01
Fecha final
2008-07-03
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 1851_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Ver 1851_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Participantes

Organizadores
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Descripción

Oinarriak
Bertsozale Elkarteak UEUrekin elkarlanean antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ikastaroa da Bertsolantegia.

Joan den urtean jarrritako helburuei jarraituz, belaunaldi arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du ikastaro honek. Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.

Aurreko urteko ildoari jarraituz, bertsolaritza hiru ikuspegi desberdinetatik landuko da:

• Zeharka begira: Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik? Antzerkiak badu zer erakutsia, bertsolaritzak badu zer ikasia.

• Barrutik begira: Dezimak badu lekurik bertsolaritzan? Galdera horri erantzuten saiatuko gara. Bertsolaritza mundura begira jarri den honetan beste inprobisazio-esperientziatik elikatzen hasi da. Mugarik badago?

• Kanpotik begira: Kultur transmisioa: tradiziotik modernitatera. Nola egokitzen da kultura tradizionalank gizarte modernoaren eskarietara? Zer da ezinbestean mantendu beharrekoa?

Noiz: uztailak 1, 2 eta 3.

Non: Eibar. Markeskoa jauretxea
Otaola hiribidea, 1

Matrikula egiteko bidea: Ikastaroan parte hartzeko deitu UEUra: 943 821426

Matrikula prezioa: 146 € hiru egunak, UEUko bazkideak 73 €

Diru-laguntzak: Bizkaitarrak: matrikula eta joan-etorria doan. Donostiarrak: matrikula doan. Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda www.ueu.org wen gunean eta galdetu zuen udaletan.

Ziurtagiriak eta kredituak: %80ko asistentzia ziurtatu behar da parte-hartze ziurtagiria lortzeko.
Kredituak: UPV/EHUren aukera libreko kreditu-sisteman onartuta. MU eta NUPren eskaeraren arabera lortzen dira.

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas