Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Sara
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Saritutako lana
(Lehen saria)
Muthil-zaharra \ Jean Baptiste Larralde
(Bigarren saria)
Solferinoko itsua \ M.A. Salaberri
(Lehen Aipamena)
Ganetchiki ikhazkina eta Kattalin maingua \ Jean-Martin Hiribarren "Menditarra"
(Aipamena)
Hauzilaria \ Jean Martin Hiribarren
(Aipamena)
Adiskideekin Bazkal-Artean \ Pierresteguy
(Aipamena)
Hiriarthen lehenbiziko garaizia \ Zohiola berri
(Aipamena)
Burdin-bidea \ An.
Historia
"Lehen aldiz Saran 1864. urtean antolatu ziren eta hona bertako auzapezak Abbadiari idatzitako esker oneko gutuna:

<Monsieur,
J'ai l'honneur de vous annoncer, en réponse à votre lettre du 24 du mois courant que la Commune de Sare accepte avec une vive reconnaissance, la proposition que vous lui faites de donner, sur la place publique, le jour de la fête patronale, le 12 septembre prochain, les prix de balle, poésie, et improvisation basque.
J'ose espérer que vous me ferez l'amitié de descendrez chez moi, sans façon, et en vrai Basque, comme vous l'avez déjà fait dans le temps.
Je serai bien aise également de recevoir les amis qu'il vous plaira d'emmener avec vous.
Veuillez agréer, Monsieur, l'annonce de mes sentiments les plus distingués.
Le Maire de Sare
Dithurbide>>

Eta 64tik 78ra Sara izango da, –1877ko Donapaleuko salbuespenaz eta 1870ko hutsegiteaz at–, Pilota, Poesia eta Bertsolaritzaren Bestaren kokalekua. Intxausperen iritzia berriro gailendu zen 1864ko jaian, eta Larralderen Muthil-zaharra poema atera zen irabazle hogeiren bat kantaren artean, bigarren saria M. A. Salaberriren Solferinoko itsua kantarentzat izan zelarik.

Duvoisinek Abbadiari idatzi gutunean irabazitako kanten aireez, zioen, Larralderena atsegina zela, eta besteenak bakoitza bere jeneroan ere bai, beraz orfeoitarrek entzuleen kanta zaletasuna aseko zutela, noski.

Ez zitzaion gehiegi laket, ordea, Abbadiari andereen luxo zaletasunagatik mutil-zahar izatea hautatuaz Larralde medikuak egin kanta, eta jakinik Kontseilu orokorreko partaide zen David doktoreak gai bera ukituz baina ikuspegi ezberdinez, moralagoz, idatzi zuela kanta bat, horixe bidal diezaiola eskatzen dio, nahi izanez gero anonimatoa gordeaz. Honek gure ustez Putxurdina
(188) izeneko igorri zion."

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4007/

Estructura

Sailkapena
1. Jean Baptiste Larralde: Muthil-zaharra
2. M.A. Salaberri: Solferinoko itsua
Campeón/a
Larralde, Jean Baptiste "Dr. Larralde"
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas