Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bertso ikastaroa (2014. Donostia)
Información
- Tipo de actuación
- Ikastaroa
- Lugar
- Donostia
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2014-02-21
- Sitio web
- http://sustatu.com/bagera/1391439223
Participantes
- Organizadores
Bagera Euskara Elkartea - Participantes
Gaztelumendi, Beñat
Descripción
- Oinarriak
- Bertsolaritza gertuagotik ezagutu nahi dutenentzat helduentzako ikastaroa prestatu dugu martxoan zehar Beñat Gaztelumendirekin. Ez da bertsotan jakin beharko, ezta aparteko ezagutzarik eduki behar; bertsolaritzara oinarrizko hurbilpen bat egitea du helburu.
Bi alor jorratuko ditugu ikastaroan, alde batetik, bertsogintza bera, alor teknikoa alegia (errima, neurria eta doinua) eta bertsolaritza (historia, bertsolariak…) bestetik. Bertsolaritzak Donostian izan duen pisuari (Donostiari kantatutako bertsoak, Bilintx…) arreta berezia jarriko diogularik.
Iraupena 10 ordukoa izango da. Martxoaren 3an hasiko da eta egun horretatik aurrera, astelehenero bilduko gara arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara martxoaren bukaera arte (hau da, martxoaren 31 arte) Kresala Elkartean (Parte Zaharra).
Interesa duenak BAGERA Elkartera deitu edo bagera@bagera.net helbidera mezua bidali beharko du otsailaren 21a baino lehen. Izen ematea mugatua izango da.