Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hernandorena Saria (9. 2014. Itsasu)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Lugar
Itsasu
Fecha final
2014-05-03
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Oinarriak
Aurten ere ate joka dugu Hernandorena sariketa.

Maiatzaren 3an ospatuko da Itsasuko "INDIANOENA" ostatuan, arratsaldeko 18:00etan. Bertsulariei doakienez, gure eremuko 4 bertsulari gazte izanen dira kantari. Hauekin batera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako beste 4 bertsulari gaztek parte hartuko dute. Orotara 8 izanen dira. Arabatik Iñaki Tena; Nafarroatik Mikel Lasarte; Bizkaitik Jone Larrinaga; Gipuzkoatik Mikel Iturriotz eta Lapurditik Ortzi Murua, Maddi Sarasua, Lur Renteria eta Aitor Servier.

Azken urteotan lehiakortasunaren inguruan eramaniko hausnarketaren ondorioz, 2013tik goiti, Hernandorena ez da sariketa arrunta. Ez da puntuaketa ematen duen epai-mahaikorik. Horren ordez, publikoak ditu bertsulariak saritzen, eta ez da txapeldun bakarra izendatzen, bertsulari bakoitzaren ezaugarriak eta ahalak goraipatzea baita helburu (saio gustukoena, umoretsuena, sakonena etab. bozkatzen dira).

Adin egokia dutelako, Hernandorena Bernat Etxepare Lizeoko bertsu-eskolako bertsulari gazteekin elkarlanean prestatu dugu. Horregatik, gaien prestaketa eta aurkezpenean ariko da bertako kide den Ainhoa Sarasua.

Sariketatik landa, elkar ezagutzak bultzatu eta une goxo baten partekatzeko, afaria izanen da. 15€tan. Izena emateko deitu lasai elkartera (05 59 54 15 04) edo zuzenean ostatura (05 59 29 75 23).

Sariketa hau IV .XILABA xapelketaren girotze fasean txertatuko dugu, beti ere, bertsularitzaren eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat hartuz.

Estructura

Actuaciones
2014-05-03 Itsasu Sariketa
Sailkapena
>> Bertsulari gustukoenaren saria: Lur Renteria eta Ortzi Murua
>> Bertsu hunkigarrienak: Maddi Sarasuak eta Aitor Servier
>> Bertsu irringarrienak: Mikel Lasarte eta Mikel Iturrioz
>> Agurrik onenak: Iñaki Tena eta Asier Galarza
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas