Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertso-eskola feminista (2015. Errenteria)

Información

Tipo de actuación
Ikastaroa
Lugar
Errenteria
Fecha comienzo
2015-01-10
Fecha final
2015-01-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2014-12-19
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Participantes

Participantes
Agirreazaldegi, Ainhoa

Descripción

Oinarriak
Bertso-eskola feminista, bertsolaritza eta euskal kultura interesatzen zaien guztientzat da. Tailerrak irauten duen lau egunetan, historikoki gizonezkoena izan den kultur eremu hau begi berriekin ikustea da helburu nagusia. Hasteko, bertsolaritzaren gaineko irakurketa feminista bat egingo da, teoria eta esperientzia uztartuz. Horrekin batera, emakume gisa izan dugun eraikuntzari buruzko eta ditugun genero-rolei buruzko gogoeta egingo da, kulturari lotuta. Nolako emakumezko bertsolariak ditugu gaur egun? Nolako bertsolaritza nahi dugu emakume bertsozaleok?

Bertsolaritzako gaiei buruzko gogoeta ere egingo da, eta gai horien aurrean emakumezko bertsolari eta bertsozaleek zein jarrera dituzten aztertuko. Bereziki arte eszenikoetan ageri den umorea landuko da, umore hartzaile izatetik umore sortzaile izateko bidea eginez eta emakumeoi gustagarri zaigun umorea identifikatuz: umore pribatua, umore publikoa…

Amaitzeko, Emakumera Batua bezala definitzen dugun hizkuntza berri baterako bidea zein izan daitekeen ikusiko da: nola sortu emakumeok publiko orokorrarekin konpartitzen dugun kode berri bat?

Hau guztia jolasekin, bertsoaldi interesgarrien entzunaldiekin eta partaideen arteko elkarrizketekin osatuko da saio guztietan. Bertsozaleentzat, euskal kulturako hartzaile zein teknikarientzat, irakasleentzat eta amagintzan ari diren guztientzat interesgarria da ikastaroa.

Saioak:
Urtarrilaren 10etik 31ra. Lau larunbat, 9:30etatik 14:00etara
Patxiku Zelai emakume taldearen egoitzan, erdialdean
Izen ematea: 943449576 / eskolafeminista@errenteria.net
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas