Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kulturartea. Europa bat-batean. Trobada internacional de cançó improvisada (2015. Bartzelona)

Información

Tipo de actuación
Kulturarteko topaketa
Lugar
Bartzelona
Fecha comienzo
2015-11-06
Fecha final
2015-11-07
Extensión
Nazioarte mailakoa
Sitio web
http://www.mintzola.eus/kulturartea/jardunaldiak/europa-bat-batean/2015eko-udazkeneko-jardunaldiak/bartzelonako-jardunaldiak

Participantes

Organizadores
Cor de Carxofa
Donostia 2016. Europako Kultur Hiriburua
Mintzola Ahozko Lantegia
Participantes
Amuriza, Miren
Febrer, Marc
Gaztelumendi, Beñat
Macip, Ferriol
Marimon, Marcel
Mena, Mireia
Moreno, Lidia
Ramon, Marçal
Rodríguez, Yeray
Vega, José María
Presentador/as
Artetxe, Miren

Descripción

Oinarriak
Kantu inprobisatuaren inguruko jardunaldiak egingo dira Bartzelonan azaroaren 6an eta 7an, Europa bat-batean egitasmoaren barruan. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Herrialde Katalanetako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak ariko dira asteburu osoan Kataluniako hiriburuan; Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi izango dira bertsotan ariko direnak.

Bartzelonako jardunaldietan hiru saio eta mahai-inguru bat izango dira. Ostiralean, azaroaren 6an, eskainiko dute lehen saioa. Badalonako Teatre Blas Infanten izango da, 22:00etan hasita. Hurrengo egunean, 12:00tan, mahai-ingurua egingo da; emanaldi bat ere eskainiko dute segidan, Graciako Centré Artesà Tradicionàriusen. Amaitzeko, larunbatean bertan, azken emanaldia eskainiko dute Sant Andreuko Ateneu L’Harmonian, 22:00etan.

Mintzola Fundazioak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Cor de Carxofaelkarteak antolatu ditugu Bartzelonako jardunaldiak.

Udaberrian eta udan ere, Europa bat-batean

Bartzelonakoa Europa bat-batean egitasmoaren barruan egiten den bigarren jarduera da. Irailaren 25ean eta 26an kantu inprobisatuaren jardunaldiak egin ziren Leonen Kanariar Uharteetako verseadoreekin, Galiziako regueifeiroekin eta Euskal Herriko bertsolariekin. Maialen Lujanbio eta Ane Labaka aritu ziren bertsotan, Itxaso Paiaren gaiek gidatuta. Parte-hartzaile zein ikus-entzuleak gustora atera ziren Leonen egindako saiotik.

Leongo eta Bartzelonako jardunaldiak Mintzola eta DSS2016EU fundazioek elkarlanean osatutako Europa bat-batean egitasmoaren baitan kokatzen dira.

2016ko uztailaren 9tik 16ra Donostian gauzatuko den kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketara hainbat ordezkari gonbidatuko dira. Bertaratuko diren ordezkarien artean, besteak beste, sardiniarrak, kurduak, galiziarrak, kanariarrak, katalanak, galestarrak, austriarrak eta poloniarrak izango dira.

Topaketa horren harira antolatu dira orain, udazkenean, Leongo eta Bartzelonako jardunaldiak. Apirilaren erdialdera, gainera, hainbat girotze saio egingo dira Euskal Herrian barna.

Badira hogei urte bertsolariek nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten dituztela. 2003an egin zen Donostian, lehenengo aldiz, Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren gurera. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen. Harrezkeroztik, bertsolariek atzerrian hainbat jardunalditan parte hartu izan dute.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas