Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Arri-Botx bertso paper lehiaketa (2. 2016. Ondarroa)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Ondarroa
Fecha comienzo
2016-03-08
Fecha final
2016-05-24
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-04-12
Extensión
Ondarroa
Extensión
Herri mailakoa

Participantes

Organizadores
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Ondarruko Bertso-Eskola (Bertsutan)

Descripción

Saritutako lana
Txikota taldea:
-Saridune: Maider Beitia
-Aipamena: Andrea Eizagirre Ibarloza

Kirrixki taldea:
-Saridune: Egoitz Urresti
-Aipamena: Urtza Martija

Ziaboga taldea:
-Saridune: Koldo Bilbao Azpiazu
-Aipamena: Aiora Larrañaga Arauko

Ubera taldea
-Saridune: Aiora Iriondo
-Aipamena: Nayra Agirretxea

Mutsara taldea:
-Saridune: Ane Rodríguez
-Aipamena: Ane Gomez

Irabazle Orokorra: Jon Martinez de Azagra Martinez de Luco
Oinarriak
Ondarroako Bertsutan bertso eskolak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta, Ondarroan bizi edo Ondarroan ikasten ari diren 18 urtetik beherako herritarrek parte hartu ahal dute bertso paper lehiaketa. Apirilaren 12ra arte aurkeztu ahal dira lanak.

Neurria eta gaia libreak izango direla jakitera eman dute antolatzaileek. Hori bai, aurkezten diren bertsoak beste inon argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izan beharko dute.

Parte hartzaileen artean bi maila bereiztuko dira: 12 urtera artekoak eta 13-18 urte bitartekoak.

Zelan eta non aurkeztu:

Lanak DIN-A4 tamainako orrietan aurkeztu beharko dira, alde bakarrean, ordenagailuz idatzita eta Times New Roman (12 puntuko letra tamaina) letra estiloa erabilita. Lerrotik lerrora, gainera, 1,5eko tartea utzi beharko da.

1. mailan sartzen diren parte hartzaileen kasuan, lanak zuzenean bertsolaritzako irakasleak jasoko ditu dagokion ikastetxean.

2. mailako lanen kasuan, ostera, Ondarroa BHI-ko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, ondoko pautak errespetatuz: gutunazal handi batean sartuta, non ikaslearen ezizena, lanaren izenburua eta 2.maila agertu beharko diren, azalean; barruan beste gutunazal txikiago bat sartuko da, parte hartzailearen izen eta abizenekin, ikastetxearen izena, jaiotza daata, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Ondarroako Bertsutan bertso eskolako kideak arduratuko dira lanak epaitzeaz.

Sariak:

1. mailan: ikastetxe eta talde bakoitzeko sari bat egongo da eta baita sari orokor bat ere, lan guztien artean onena saritzeko.
2. mailan: lehen eta bigarren sariak emango dira.

Bi kasuetan, sariak bertsolaritzarekin zerikusia edukiko duten materiala emango da; epaimahaiak horrela erabakitzen badu, aipamen bereziak ere egon ahal dira.

Sari banaketa maiatzaren 24an, 17:30ean, Ondarroako Beikozinin egingo da, Bertso Topaketa ekitaldiaren baitan.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas