Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2016. Errenteria)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Errenteria
Fecha comienzo
2016-10-18
Fecha final
2016-12-20
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-11-21
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Participantes

Organizadores
Errenteriako Bertso Eskola (Xenpelar)
Lau Haizetara Elkartea
Jueces
Etxegia, Itziar
Goñi, Iker
Mujika, Manex

Descripción

Saritutako lana
1. saria: “Haurrik izan ezin duen bikotea”. Egilea: Jon Martin Etxebeste (Oiartzun)
2. saria: “Winston”. Egilea: Aitor Albistur Pulido (Errenteria)

Hartutako bertsopaperen artean, lehiaketako baldintzak betetzen dituztenak, 24 sorta izan dira.
Oinarriak
1. MAILA: Helduena, aurten 17 urte edo gehiago.
2. IREKIA: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
3. LANA: Sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez.
4. SORTAK: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
5. SARIAK: Irabazleak, 875 € eta oroigarria. Bigarrenak, 500 €. Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake.
6. GAIA: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
7. EPEA: Azaroaren 21ean amaitzen da.
8. A. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
B. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
10. Sariak abenduaren 20an banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.

Harremanetarako nahiz bertsopaperak bidaltzeko aukerak:

LAU HAIZETARA EUSKALDUNON ELKARTEA
XENPELAR BERTSO ESKOLA
Pablo Iglesias etorbidea, 11 181 Posta kutxa
20100 ERRENTERIA - ORERETA
Telefonoa 943 340 143

e-maila: bulegoa@lauhaizetara.net

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas