Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsokabi Sariketa (1. 2017)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2017-10-05
Fecha final
2017-10-26
Extensión
Nafarroa
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
http://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/18-bertsolari-gaztek-hartuko-dute-parte-lehen-aldiz-jokatuko-den-bertsokabi-sariketan

Descripción

Oinarriak
Sariketa berri bat, Xalto Sariketa ordezkatzeko

Egun, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta Bardoak taldekako bertso ekimenarekin batera, bertsolari gazte eta hasiberrientzako sariketak dira Nafarroako Bertsozale Elkartearen sustapen arloko egitasmo nagusiak. Azken urteetan, txandaka, bi sariketa nagusi antolatu ditu elkarteak Nafarroan, Xalto Sariketa (Andres Narbarte ‘Xalto’ bertsolariaren omenez, Goizuetan) eta Izeta Sariketa (Mariano Izetaren omenez, Elizondon). 1992an antolatu zen lehenbizikoz Xalto Sariketa, eta hamairu edizio jokatu dira ordutik. Izeta Sariketak, aldiz, segiarren aldia izan zuen iazkoa. Xabier Silveira, Estitxu Arozena eta Julio Sotoren gisako bertsolariak, gerora Nafarroako txapeldun izandakoak, izan dira halako sariketetan txapeldun.

Hainbat arrazoi medio, Xalto Sariketa berriz ez antolatzea erabaki zuen iaz Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bere tokian, edonola, sariketa berri bat martxan jartzeko hautua egin zuen elkarteak, eta egitasmo berri hori Iruñerrian txertatzeko asmoa nabarmendu zuen. Hala jaio da BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketa, aurten lehen aldiz ospatuko dena.

Nafarroako eskualde eta bertso-eskola ezberdinetako kideak aritu dira saioetarako gaiak prestatzen. Saioak epaitzeko ardura, ordea, publikoak hartuko du, ikusleen artean banatuko diren epaitze orrien bitartez.

Osotara, 16 eta 30 urte bitarteko hemezortzi bertsolarik eman dute izena BERTSOKABI – Eugenio Arraiza Sariketan. Bikoteka ariko dira bertsolariak, zozketak erabakitako moduan.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas