Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018)

Información

Tipo de actuación
Bertso jolasa
Fecha comienzo
2018-01-19
Fecha final
2018-03-17
Extensión
Araba
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2018

Participantes

Organizadores
Arabako bertso-eskolak
Arabako Bertsozale Elkartea

Descripción

Oinarriak
IDATZIZKOA

2018ko Arabako Kuadrilla arteko bat-bateko txapelketan kantatzen ez duen jendearekin osatu beharko dira taldeak. Gutxienez 4 laguneko taldeak osatu behar dira.

Lagunartean bertsoak idatzi, eta herrian antolatuko den saioan jendearen aurrean edo jendearekin kantatu, kexatu, alaitu, aldarrikatu eta gozatu.

Arabako izaera ezberdineko 19 taldek hartuko dute parte, besteak beste: euskara elkarteak, mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, gazte asanbladak, euskaltegiak, bertso-eskolak, abesbatzak, gaztetxeak, musikariak…

Taldeak jendaurrean kantatuko ditu bertsoak, papera lagun.


BAT-BATEKOA

NOLA OSATU DIRA TALDE PARTE-HARTZAILEAK?
Hamalau talde osatu dira. Arabako eskualde, herri edo bertso kuadrilla edo bertso eskola bereko jendea dira taldeetako partaide.
Taldeetan, gutxienez hiru bertsolari eta gutxienez sei ditugu. Hauetaz gain, gai-jartzaileak, epaileak, soinu-ekipo eta bideo arduradunak, argazkilari/kazetariak eta musikariek osatuko dute taldea. Guztira 11-14 lagun.

TALDEAK, LIGAK, FASEAK
-LIGAK (urtarrila eta otsaila) Liga bakoitzean hiru edo lau talde arituko dira, eta talde bakoitzak 2 saiotan kantatuko du beste bi taldeen kontra: bat etxean, eta beste etxetik kanpo. Ligako irabazlea finalerdira joango da zuzenean eta beste bi talde sailkapenaren arabera.
A liga: Tribitu (Legutio), Txandrio (Arabar Errioxa), Bapateroak (Gasteiz)
B liga: Errekaleor bizirik!, Aramaixoko sobrak, Egurra saltzen (Zalduondo), Kakiturri (Gasteiz)
D liga: Mendialdeko mitxarroak, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Alfreedo (Aiaraldea)
E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz), Ezustean eusten (Lautada), Errexala (Gasteiz), Azken balaDA (Urkabustaiz)

-FINALAURREKOAK (otsaila eta martxoa)
Hiru finalaurreko, beraz, sei talde. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Talde bakoitzak finalaurreko bakar bat jokatuko du.

-FINALA (martxoak 17)
Finalaurreko bakoitza irabazi duten taldeek jokatuko dute finala, 3 taldek, beraz. Puntuazio handiena lortzen duena izango da irabazle.


Weberako aurkezpena
1. Zenbakiz eta buruz

2010ean egin genuen estreinaldia taldekako txapelketa batean, eta 2 urtean behin antolatzeko konpromisoa hartu.
2018a iritsi da, eta badira aldaketak lehenengo eta 5.edizio honen artean: 9 taldetik 14ra pasa gara, 42 bertsolaritik 59ra, 12 epailetik 18ra, 9 gai-jartzailetik 16ra, 17 idatzizko taldetatik 18 taldera.
Apustua izan zen 2010ekoa. Bosgarren hau beste apustu bat da, eta berriro ekarri dugu taldeen arteko lehia. Zergatik ez?

2. Senez eta bihotzez
Lilura eragin zigun, egia esan, 2010eko txapelketak. Zapore ederra utzi zigun txapelketa osoan zehar bizi izan zen giroak, finalean antolatu genuen festak, eta parte hartu zuten taldeek erakutsitako prestutasunak (bai bat-bateko txapelketan, eta baita idatzizko bertso sorta kolektiboen txapelketan ere). Bihotza bero bukatu genuen…
Baina ez da lilura bakarrik: bertsolaritzari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera eman zigun 2010ekoak, dudarik gabe. Senak agindu zigun horixe zela behar zena, behar genuena… eta behar horri emandako erantzuna berrestera dator 2018koa ere.

Zenbakiz, senez, buruz eta bihotzez… bagatoz!

Estructura

  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) A liga
  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) B liga
  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) D liga
  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) E liga
  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) Finalaurrekoak
  • Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) Finala
Actuaciones
2018-01-13 Gasteiz Prentsaurrekoa
2018-01-19 Gasteiz Txapelketa
2018-01-19 Aramaio Txapelketa
2018-01-19 Atauri Txapelketa
2018-01-19 Gasteiz Txapelketa
2018-01-20 Gasteiz Txapelketa
2018-01-26 Aramaio Txapelketa
2018-01-27 Oion Txapelketa
2018-01-27 Agurain Txapelketa
2018-02-02 Laudio Txapelketa
2018-02-03 Legutio Txapelketa
2018-02-03 Gasteiz Txapelketa
2018-02-03 Izarra Txapelketa
2018-02-03 Gasteiz Txapelketa
2018-02-04 Zalduondo Txapelketa
2018-02-17 Araia Txapelketa
2018-02-24 Amurrio Txapelketa
2018-03-03 Aramaio Txapelketa
2018-03-17 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
1. "Ibabeko Bertaren bilobak" (Aramaio)
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas