Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa (19. 2017)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Lugar
Bortziriak
Fecha comienzo
2017-12-30
Fecha final
2017-12-30
Extensión
Bortziriak
Extensión
Eskualde mailakoa

Descripción

Oinarriak
Bortzirietako bertso eskolak hemeretzigarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa jokatuko da abenduaren 30ean. Iaz hasitako lehiaketa modu berriari eutsiz, lehen fase irekiaren ondotik, hiru bertsolariko lau talde osatuko dira.

Abenduaren 30ean, larunbatean 12:00etan jokatuko dira Berako Xugan lehen fase irekiko lehen bi kanporaketak, parte hartu nahi duen guziarendako irekiak. Ofizio bana zortziko haundian, ttikian edo hamarreko ttikian zozketaz, puntu bana eta hitza, objetua edo kanta zozketaz kantatuko dute. 14:00etan bazkaria eginen dute Xugan bertan eta bazkalondoan, 15:00etan bertze banakako bi kanporaketa jokatuko dituzte lan berarekin.

Sailkatzen diren lehen hamabi bertsolariekin, puntuazioaren arabera hiru laguneko lau taldetan banatu eta jokatuko dituzte finalerdiak. Lehenbizikoa Berako Katakun jokatuko dute 17:00etan eta bigarrena Lesakako Haizeguan 18:30ean.

Finalerdietan nagusitzen diren bi hirukoteek finala Arranon jokatuko dute. 21:00etan afaria eginen da eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 618963011 telefonora deitu behar da.

Estructura

Actuaciones
2017-12-30 Bera Sariketa 12:00
2017-12-30 Bera Sariketa 15:00
2017-12-30 Bera Sariketa 17:00
2017-12-30 Lesaka Sariketa 18:30
2017-12-30 Lesaka Sariketa 21:00
Sailkapena
1. "Hau ta hori ta hura" taldea ( Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Manu Goiogana)
2. "Erkin eta Jarrai" taldea (Iban Garro, Xabi Terreros eta Aimar Karrika)

Kotto saria: Xabat Illarregi
Campeón/a
Fernandez, Eneko
Goiogana, Manu
Zelaieta, Julen
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas