Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Arri-Botx bertso paper lehiaketa (5. 2019. Ondarroa)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Ondarroa
Fecha final
2019-05-16
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-05-02
Extensión
Ondarroa
Extensión
Herri mailakoa

Participantes

Organizadores
Ondarroako Udala

Descripción

Oinarriak
Aurten ere, Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolari ezagunen omenezko Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketa antolatu du Ondarroako Udalak. Lanak maiatzaren 2ra arte aurkeztu ahalko dira.

Parte hartzaileak bi mailatan banatuko dira: 12 urte artekoak (1. maila) eta 13 eta 18 urte bitartekoak (2. maila). Lehiaketara bakoitzak hiru bertso aurkeztu ditzake, eta horien neurria eta gaia libreak izango dira. Hori bai, aurkezten diren bertsoak beste inon argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izan beharko dute.

Lanak DIN-A4 tamainako orrietan aurkeztu beharko dira, alde bakarrean, ordenagailuz idatzita eta Times New Roman (12 puntuko letra tamaina) letra estiloa erabilita. Lerrotik lerrora, gainera, 1,5eko tartea utzi beharko da.

1. mailako ikasleek lanak zuzenean bertsolaritzako irakasleak jasoko ditu dagokion ikastetxean. 2. mailako lanen kasuan, ostera, Ondarroa Institutuko idazkaritzan aurkeztu beharko dira era honetara: gutunazal handi batean sartuta ikaslearen ezizena, lanaren izenburua eta 2. maila zehaztuta azaldu beharko dira; barruan beste gutunazal txikiago bat sartuko da parte hartzailearen izen eta abizenekin, ikastetxearen izena, jaiotza data, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa zehaztuta.

Bertsutan Bertso Eskolako kideak arduratuko dira lanak epaitzeaz, eta maila bakoitzean hainbat sari banatuko dituzte. Lehen mailan, ikastetxe eta talde bakoitzeko sari bat egongo da, eta lan guztien artean onenari ere sari bat emango diote. Bigarren mailan, lehen eta bigarren saria egongo dira. Bi kasuetan bertsolaritzarekin zerikusia duen materiala izango da saria, eta epaimahaiak horrela erabakitzen badu aipamen bereziak ere egongo dira.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas