Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (13. 2019. Getxo)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Getxo
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-09-30
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
http://albe.eus/berriak/886-askatu-gogoa-eta-idatzi-bertso-mordoa-2
Ver 2719_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)
Jueces
Alberdi, Uxue
Bruño, Nerea
Santxo, Joseba
Campeón/a
Fernandez, Eneko

Descripción

Saritutako lana
- Gazteen mailan:
1. Peru Irastorza - "Memoria in memoriam"
2. Arai Etxebarria - "Jazarpena"
3. Amets Aizpurua - "Pentsio duin batzuengatik"

- Helduen mailan:
1. Eneko Fernadez - "Guztia ahantzi baino lehen"
2. Jon Gurrutxaga - "Amak zortzi adabaki"
3. Xabi Paya - "Bisitarik ez"
Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi ditugu.
• Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 17 urtera artekoak.

EGIN BEHARREKO LANA:
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.
• Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
• Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

EPEA ETA BALDINTZAK:
• Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2019ko irailaren 30a izango da.
• Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
argitaratu gabeak.

SARIAK:
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.
Bertso jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen duen saririk handiena emango zaio.

NORA ETA ZELAN BIDALI:
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-maila aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten den ipini behar da.
Hona hemen gure helbidea:
BALENDIN ENBEITA 13. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO
• Posta elektronikoz bidali gura badira, PDF formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:
balendinenbeita@gmail.com

EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:
• Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.

LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:
• ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko ahalmena.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, hona hemen
harreman bideak:
Telefono zenbakia: 605 704 385
E-maila: albegetxo@gmail.com
Webgunea: www.albe.eus

Estructura

Campeón/a
Fernandez, Eneko
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas