Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Basarri Saria (35. 2019. Zarautz)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Zarautz
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-07-31
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 2736_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Zarauzko Udala. Kultura
Campeón/a
Goikoetxea, Ekaitz

Descripción

Saritutako lana
1. Ekaitz Goikoetxea. "Nola ez dakizun hori"
2. Aner Peritz. "Zer ez izan"

Aipamen berezia: Julen Zulaika. "Zarauzko Merkatu Plaza"
Oinarriak
Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXXV. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1.- DIRU SARIA
• Lehenengo saria: 1.500,00 euro eta txapela
• Bigarren saria: 1.000,00 euro eta oroigarria
• Sariak zatiezinak izango dira, eta, lanek behar adinako mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
• Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.
• Parte-hartzaile berak sari bat baino gehiago ezin izango du eskuratu. Lortzen duen saririk handiena emango zaio.

2.- LANEN EZAUGARRIAK
• Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
• Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
• Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.
• Gaia librea izango da.

3.- LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 31n amaituko da.

4.- LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala - Kultura Departamentua
Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea, 22 20800 Zarautz

5.- INFORMAZIOA
943 00 51 20 telefonoa edo kultura@zarautz.eus

6.- LANAK NOLA AURKEZTU
• Ordenagailuz/makinaz idatzita, eta bertsotik bertsora bi lerro zuri utziko dira.
• Lan bakoitzeko ale bakarra bidali behar da.
• Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
• Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
• Izengoitiz sinatuko dira.
• Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

7.- EPAIMAHAIA
• Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du, eta horretarako, pertsona adituak aukeratuko ditu.
• Epaimahaikide izango da aurreko urteko Basarri bertsopaper sariaren irabazlea.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

8.- EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2019ko irailean emango da jakitera.

9.- LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik eskatu Udalari.

Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko eta, ondoren, Udalaren esku geratuko dira.

10. -LEGE BARRUTIA
• Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.

Estructura

Campeón/a
Goikoetxea, Ekaitz
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas