Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (26. 2019. Orio-Aia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-11-15
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://www.orio.eus/albisteak/17119-euskaraz-gazte-literatur-lehiaketaren-deialdia-egin-du-udalak

Participantes

Organizadores
Orioko Udala

Descripción

Oinarriak


Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak 26. edizioa du aurtengoa.

Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da 2019ko azaroaren 15a arte.

16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak parte har dezake lehiaketan.

Lehiaketaren oinarriak

Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak:

1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era:

Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.

Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala

1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala

1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2019ko azaroaren 15a izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas