Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Basarri Saria (36. 2020. Zarautz)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Zarautz
Fecha final
2020-07-00
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-06-21
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 2815_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Ver 2815_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Participantes

Organizadores
Zarauzko Udala
Campeón/a
Mujika, Haritz

Descripción

Saritutako lana
1. "Postdata" / Haritz Mujika
Oinarriak
XXXVI. Basarri Bertsopaper saria


Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXXVI. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1. DIRU SARIA
• Lehenengo saria: 1.500,00 euro eta txapela.
• Bigarren saria: 1.000,00 euro eta oroigarria.
• Sariak zatiezinak izango dira, eta, lanek behar adinako mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
• Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.
• Parte-hartzaile berak sari bat baino gehiago ezin izango du eskuratu. Lortzen duen saririk handiena emango zaio.

2. LANEN EZAUGARRIAK
• Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
• Bertsotik bertsora bi lerro zuri utziko dira.
• Izengoitiz sinatuko dira.
• Parte hartzaileek gehienez bi Ian bidal ditzakete.
• Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.
• Gaia librea izango da.

3. LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea 2020 ekainaren 14an amaituko da.

4. LANAK ENTREGATZEKO
Jatorrizko lanak emailez aurkeztuko dira soilik, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz.

5. INFORMAZIOA
943 00 51 20 telefonoa edo kultura@zarautz.eus.

6. LANAK POSTA ELEKTRONIKOZ NOLA AURKEZTU
• Bi pdf artxibo bidaliko dira:
1. Bertso sorta (pdf. dokumentuaren izena: bertso sortaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia).
Adibidez: Udaberria (Pirata beltza).pdf
2. Izenemate orria osatuta eta sinatuta (pdf dokumentuaren izena: egilearen izengoitia).
Adibidez: Pirata beltza.pdf

7. EPAIMAHAIA
Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuan lanak jaso eta epaimahaikideei helaraziko zaizkie. Kultura Departamentuak gordeko ditu izene-emate orriak eta behin epai-mahaiak erabakia hartzen duenean zabalduko da irabazlearena.
• Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du, eta horretarako, pertsona adituak aukeratuko ditu.
• Epaimahaikide izango da aurreko urteko Basarri bertsopaper sariaren irabazlea.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

8. EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2020ko uztaila hasieran emango da jakitera.
Sari banaketa 2020 Bertso Astean egingo da.

9. LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio
inolako ordainik eskatu Udalari.
Udalak erabakiko du saritu gabeko lanekin zer egin.

10. LEGE BARRUTIA
• Araudi honetan jasotzen ez den edozein gora-beheretan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas