Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (29. 2020. Ordizia)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lugar
- Ordizia
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2020-07-01
- Extensión
- Euskal Herria
- Extensión
- Euskal Herri mailakoa
Ver 2817_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participantes
- Organizadores
Argi Berri Elkartea - Jueces
Olano, Manuel Sarriegi, Izar Zeberio, Nikolas "Zeberio II" - Campeón/a
Mujika, Manex
Descripción
- Saritutako lana
- GAZTETXOEN MAILA (13 urte artekoak):
Gaia: "Etxetik ezin atera"
1. Unax Aizpurua
2. Mara Albistur
3. Amaiur Sukia
GAZTEEN MAILA (14-18 urte bitartekoak):
1. "Parez pare" / June Aiestaran
2. "Mundura buelta" / Aner Peritz Manterola
3. "Udako egun batez" / Garazi Urdangarin
HELDUEN MAILA (18 urtetik gorakoak):
1. "Gelan sartu orduko" / Manex Mujika
2. "Bidean" / Ekaitz Goikoetxea
3. "Ezin ahaztu" / Haritz Mujika
- Oinarriak
- ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen da:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2020an 14 betetzen ez dituztenentzat)
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2020an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat)
- Helduen maila: 2001ean edo aurretik jaiotakoentzat.
LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.
GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "ETXETIK EZIN ATERA" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Argi Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
Gipuzkoa kalea 15 - behea
20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@aek.eus
EPEA
Lanak 2020ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.
BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak:
egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia, e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mailez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.
SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).
Gaztetxoek:
1.ak 200 euro
2. a k 100 euro
3. a k 50 euro
Gazteek:
1.ak 300 euro
2.ak 200 euro
3.ak 100 euro
Helduek:
1.ak 500 euro
2.ak 400 euro
3.ak 300 euro
Oharra: diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.
SARI BANAKETA
2020ko irailaren 13an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.
INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue:
649011262 (Aitor).
Estructura
- Actuaciones
2020-09-13 Ordizia Lehiaketa - Campeón/a
Mujika, Manex