Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Balkoietara: Kultura Lehiaketa Instagramen (1. 2020. Lasarte-Oria)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Lasarte-Oria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-04-26
Extensión
Lasarte-Oria
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
http://www.lasarte-oria.eus/eu/-/balkoietara
Ver 2818_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Lasarte-Oriako Udala

Descripción

Oinarriak
Balkoietara! lehiaketa jarriko dugu martxan, etxeetan eta balkoietan egunero sortzen dugun kultura guztiaren omenez eta aitorpen gisa.

Lanak audioko edo bideoko grabazioak edota argazkiak izan daitezke. Lanak entregatzeko epea 2020ko apirilaren 26an amaituko da. Aurkezpena Instagram sare sozialaren bidez egingo da. Horretarako, lana zure kontu pertsonalera igo eta #LasarteOriaBalkoietara traolarekin etiketa ezazu.

Covid-19 gaitzak ezarritako konfinamenduak inoiz imajinatuko ez genukeen egoeran jarri gaitu, gizabanako gisa, baita herri eta gizarte gisa ere (mundu osoan bezala) itxiarazi egin ditu zinema, antzerkia, operako programazioa, kaleko jarduerak eta kontzertuak, Musika-Eskola, Liburutegia, Gaztelekua, tailerrak, erakusketak eta era guztietako jarduera kulturalak.

Beste krisi-testuinguru batzuetan bezala, egoera honetan gaur egun ere aitortu eta aldarrikatu behar dugu kultura ez dela luxu bat. Eta orain ohartzen ari gara zenbateraino behar dugun, denbora-bitarte batez hura gabe bizi behar badugu. Ekonomia ez ezik, gure paisaia kulturala, soziala... kaleko egunerokotasunaren kultura ere garrantzizkoak iruditzen zaizkigu.

Gutako bakoitzak geure etxeetan konfinamenduzko egoeran gauden gizabanako gisa bizi ditugun esperientziak garrantzizkoak dira, eta funtsezkoa da esperientzia horiek partekatzea eta proiektu komun baten partaide sentitzea herri gisa, gizarte gisa. Helburu horrekin, Balkoietara! lehiaketa jarriko dugu martxan, etxeetan eta balkoietan egunero sortzen dugun kultura guztiaren omenez eta aitorpen gisa.

Lasarte-Oriako Udalak, Kultura eta Hezkuntza Batzordearen bitartez, eta konfinamenduko une hauetan bizi ditugun esperientziak konpartitzeko asmoarekin, Balkoietara! izeneko lehiaketaren deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1. Aukera

Lehiaketan parte hartu ahalko dute adin nagusiko lasarteoriatar guztiek, eta baita adin txikikoek ere dagokien baimenarekin.

2. Aurkezpena

Lanak audioko edo bideoko grabazioak edota argazkiak izan daitezke.

Pertsona bakoitzak nahi adina lan bidali ahalko ditu, eta modalitate batean edo hainbatetan parte hartu nahi duen erabakiko du. Gainera, berak hautatutako hizkuntzan egin ahalko du (euskaraz edo gaztelaniaz).

Grabazioko unerako, kontuan izan beharreko bi gauza gomendio gisa: ipini mobila edo tableta posizio horizontalean, eta saihestu, ahal dela, hondoko zarata.

3. Epeak

Lanak entregatzeko epea 2020ko apirilaren 26an amaituko da. Aurkezpena Instagram sare sozialaren bidez egingo da. Horretarako, lana zure kontu pertsonalera igo eta #LasarteOriaBalkoietara traolarekin etiketa ezazu.

4. Epaimahaia

Kultura eta Hezkuntza Batzordeak izendatuko du epaimahaia, eta epaia emateko unean emango dira ezagutzera epaimahaikideak.

5. Epaia

Epaimahaia maiatzean bilduko da, eta hilabete horretan emango du epaia. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta Lasarte-Oriako Udalaren webgunean argitaratuz emango da ezagutzea, eta saridunei ere jakinaraziko zaie.

6. Oinarriak onartzea eta Interneten argitaratzea

Bideoa, audioa edo argazkia bidaltzearekin, parte-hartzaileek onartu egiten dituzte Lasarte-Oriako Udalak bultzatutako “balkoietara” lehiaketaren baldintzak. Parte-hartze horrek esan nahi du proiektuaren oinarriak ulertzen eta onartzen dituztela. Hau da, irudi, bideo edo audio horiek edo horien zati bat erakusteko baimena ematen dute, dela udalaren webgunean, dela Udalak antolatzen duen edozein proiekziotan edo dela emaitzazko lanen edukia zabaltzeko erabakitzen diren beste batzuetan.

Irabazi-asmorik gabeko ekimena da “balkoietara”, eta, beraz, irudi horiek ez dute erabilera komertzialik izango. Era berean, Udalak ezingo dio bideo, audio edo argazkien lagapenik egin ezein pertsona fisiko edo juridikori, non eta proiektua komunikatzeko xedeengatik ez den.

Era berean, jasota uzten da irudiak, audioak edo bideoak erakusteko baimena edozein unetan ezeztatzeko eskubidea, Lasarte-Oriako Udalari idatziz jakinaraziko zaiolarik baimena ezeztatzeko nahia.

7. Adostasuna

Parte hartzeak oinarri hauek onartzea inplikatzen du. Lasarte-Oriako Udalak ez du bere gain hartuko lehiaketan aurkeztutako lanetatik erator litezkeen autore-eskubideen nahiz antzekoen kudeaketaren ezein alderdiren ardurarik.

9. Modalitateak

Modalitate guztietarako baldintza gisa ezartzen da aurkezten diren lanek etxean eginak izan behar dutela, eta originalak izango direla.

1.KANTAK
Estilo librea: a capela, koru txikiak, instrumentuekin, grabatutako bideokonferentzietan hainbat interpreterekin partekatuak, eta abar.

2.ARGAZKIAK
Modalitate librea; gaia: Konfinamendua.

3.KOREOGRAFIAK
Estilo librea: Euskal dantza, garaikidea, modernoa, funkya, hip-hopa, klakea, etab....

4.MOZORROAK.
Estilo librea. Parte-hartzaile bakoitzak argazki edo bideoa bidaliko du, nork bere etxean dituen baliabideak erabiliz egin ditzakeen mozorroekin.

5.MASKOTAK.
Parte-hartzaile bakoitzak maskotarekin egindako argazkia bidaliko du, edo haren trebetasunekin, une dibertigarriekin eta abarrekin egindako bideo bat.

6.BERTSOAK.
Partaide bakoitzak audio edo bideo bat bidaliko du, doinu librean kantatutako gutxienez bi bertsoren grabazioarekin. Nahi den doinuan bidaliko ditu. Gaia: Balkoietatik

7.TXISTEAK.
Parte-hartzaile bakoitzak txistea bidaliko du, nahiz audioan, nahiz bideoan.

11. Sariak

Honako sari hauek ezartzen dira: Kategoria bakoitzeko:

Haurrentzako saria. 30 euroren balioko bonua, deialdi honi atxikitzen zaizkion Lasarte-Oriako establezimenduetan trukatu beharrekoa.

Helduentzako saria. 40 euroren balioko bonua, deialdi honi atxikitzen zaizkion Lasarte-Oriako establezimenduetan trukatu beharrekoa.

Familientzako saria. 50 euroren balioko bonua, deialdi honi atxikitzen zaizkion Lasarte-Oriako establezimenduetan trukatu beharrekoa.

Sari-banaketako ekitaldia behin konfinamendua amaitutakoan egingo da, behar adinako aurrerapenarekin iragarriko den lekuan eta egunean.

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas