Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (24. 2017. Orio-Aia)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2017-11-16
- Extensión
- Herri mailakoa
Ver 2825_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participantes
- Organizadores
Aiako Udala Orioko Udala - Campeón/a
Iruretagoiena, Mikel
Descripción
- Saritutako lana
- OLERKIAK/BERTSOAK
1. saria: 40 urte \ Mikel Iruretagoiena (bertsoa)
2. saria: Telezirkoa \ Garazi Urretabizkaia (bertsoa)
3. saria: Mendian gora korrika \ Iñaki Iturain (bertsoa)
Accesita: Lapikoaren aurrean \ Leire Zinkunegi (olerkia) - Oinarriak
- 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak parte har dezake lehiaketan.
Lehiaketaren oinarriak:
1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
5.- Lanen luzera librea izango da.
6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
8.- Gaia librea izango da.
9.- Lanak aurkezteko era:
Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.
Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa
Bertso edo olerkien atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa
12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.
13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2017ko azaroaren 16a izango da horretarako azken eguna.
14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Estructura
- Campeón/a
Iruretagoiena, Mikel