Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Tolosaldeko bertso-eskoletako ikasturtea (2020-2021)
Información
- Tipo de actuación
- Ikastaroa
- Lugar
- Tolosaldea
- Fecha final
- 2020-06-21
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2020-06-21
- Extensión
- Tolosaldea
- Extensión
- Eskualde mailakoa
Ver 2860_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg
Participantes
- Organizadores
Harituz Bertsozale Taldea
Descripción
- Oinarriak
- Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 21era zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea.
Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek.
Izena emateko bi modu daude: bata, mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora. Bestea, ondorengo loturan klik egin eta izen-emate fitxa beteta bidaltzea:
https://forms.gle/3oKxH6nbWzJTi4Vt6 (euskarazkoa)
https://forms.gle/2WGejvSiN1mMUybGA (gaztelerazkoa)
Izena ematen duten ikasleekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan, taldeak antolatu eta ordutegiak ikasleen egunerokora egokitu ahal izateko.